Intza Egigurenek badauka lehen taldeko dortsala
Realak 2029ra arte luzatu du anoetarraren kontratua. 14 zenbakia eramango du bizkarrean. Iragan urtarrilean debuta egin zuen lehen taldearekin.

Realak «renove» operazioarekin jarraitzen du, 2024-2025 denboraldia amaitu denean. Esamoldearen zentzu zabalenean, bere jokalarien kontratuak berritzen segitzen duelako eta, Claire Lavogezen baimenarekin, berritzeek taldea gaztetzea dakartelako. Intza Egigurenek 19 urte besterik ez ditu, eta atzotik lehen taldeko jokalaria da. Udatik aurrera 14 zenbakia eramango du bizkarrean, 2029ra arte, gutxienez.
Anoetarrak otsailean bere kontratua 2028ra arte luzatzea adostu zuen. Orain beste denboraldi bat gehitu dio akordioari eta, lehen taldera behin betiko igota, argi dago haren kontratu berrian baldintzak hobetu direla.
Erasoko jokalariak urtarrilean debutatu zuen Realarekin, bigarren harrobian hasi eta lehen taldera iritsi den aurreneko jokalaria bilakaturik. Lau denboraldi baino ez ditu behar izan eskailera osatzeko, Tolosatik Zubietara iritsi zenetik, 15 urte zituela. Guztira, 17 partidatan parte hartu du (15 Ligan, 1 Kopan eta 1 Superkopan), Europako 19 urtez azpiko txapeldunaren aurreko ibilbideak iragartzen zuen irudi ona eskainiz.
«Askotan amestu dut honekin, txikitatik, Realekoa izanda -aitortu du Egigurenek-. Niretzat ohore bat da lehen taldeko parte izatea». «Nire betiko taldea da -gaineratu du-. Nire taldeak nigatik apustu egitea eta eman didan konfiantza eskertzekoak dira. Orain eman didaten konfiantzari zelaian erantzutea da asmoa. Ahal dudan onena egiten saiatuko naiz. Uste dut nire bertsiorik onena etortzeko dagoela».
TALDE GAZTEA
Fitxaketak ezagutzeko jakin-mina dago, Realak momentuz Arturo Ruiz entrenatzaile berria etorriko dela besterik ez baitu aurreratu. Nolanahi ere, oraintxe bertan 17 jokalari daude kontratuarekin. Aurreko denboraldikoa baino talde gazteagoa da, batez besteko adina 24 urtekoa baita. Intzaren ondorengoak Zubietako beste harribitxi bat izan behar luke: Aiara Agirrezabala, 16 urtekoa.
Paul, el primer rival masculino en verano
El Pau FC, de la Ligue 2 francesa, será el primer rival de la Real masculina en la pretemporada que arrancará el 7 de julio. El conjunto bearnés visitará Zubieta el día 18 (19.00). Posteriormente los blanquiazules viajarán hasta Japón, donde se verá las caras el día 21 con el V-Varen Nagasaki y el 25 con el Yokohama FC. Ya de regreso, el nivel de exigencia subirá con la presencia en Zubieta de Osasuna, el día 30 a las 19.00. Antes del inicio de la Liga, el fin de semana del 17 de agosto, jugarán otros dos encuentros, pero aún no se han revelado los rivales. Imanol INTZIARTE

TXETXU BARRIOS LIBRE DA, 27 URTEKO KARTZELALDI OSTEAN

Otegi y Esteban advierten de que ya «no vale» con la amenaza de PP-Vox

Tolosako hilerrian duela hiru hamarkada esan gabe geratu zirenak

Periodismo en tiempos de maraña golpista
