Lakaria
Anjel Lertxundiren hiztegietan barneratzea bidaia paregabea eta fantastikoa da. “Letrak kale kantoitik” euskararen bidaia fantastikoan abiatzea da, mendi, haran, bailara eta txoko zoragarriak deskubrituz. Iaz argitara eman zuen “Berbelitzen hiztegia” liburuak antzeko bidaia eskaintzen digu. Eta hizkuntzarekin maiteminduak gaudenontzat, hizkuntzaren jolasak, zirrikituak eta magia irudimenaren akuilu direnean, horrelako artefaktu zoragarria esku artean edukitzea inspirazio iturri bihurtzen da.
«Lakari hitza bera ere praktikan ia galduta dago, baina nire oroimenean. Aitaz oroitzera naraman hitz-ontzi dontsu bat da lakaria». Kontalaria izanagatik edo, hitzen ontzia ezagututa, izena eta guztiz, zer esango dizuet ba, nire burmuineko sinapsi guztiak dantzan jartzen dira, pentsatuz: «Hurrengo kontaketa batean hau erabili behar diat, nola edo hala». Lertxundik berak azaltzen digu lakaria zer den: «Lakaria, ale-neurri zaharra, bost bat litroko kutxa bat zen, gehienetan egurrezkoa». Beraz, hitz-neurria izanik, ipuin baten luzera lakarietan neur genezake: ipuin laburra, lakari bat; ipuin luzea, lau lakari; ipuin oso luzea, zortzi lakari. Eta, horrela, kontaketaren ordainerako neurri zehatza izango genukeen, hainbeste lakari, hainbeste sos. Lakaria hitza berreskuratu kontaketaren mesedetan, hara hor neurria.

Sánchez Corbí, de la UCO a Acciona; una «puerta giratoria» a seguir

Tolosako hilerrian duela hiru hamarkada esan gabe geratu zirenak

Periodismo en tiempos de maraña golpista

Bruce Springsteenek gogoz besarkakatu ditu euskal zaleak
