Poza
Poza ematen du, benetan, euskaraz hainbeste musika ezberdin entzun ahal izateak. Esaldiak ez du ñabardura askoz gehiago behar. Hala da. Ziurrenik, ez dago gure historian halako aberastasun musikalik ezagutu duen beste arorik, sormenari dagokionez bederen. Bai, herenegun baikor antzean ibili nintzela uste dut; haatik, ez neukan goizean goizetik errenetan tematzeko asmorik, eta, ezbai handirik gabe, balekotzat jo nuen, lanerako bidean, goizeko 07.15ean burura etorritako ideia. Nork demonio pentsatzen du gauzotan ordu horietan!
Atzo, badaezpada ere, errepasatu egin nuen esaldia eta, tira, nahiko ongi eutsi nion gauzak zehaztu, mamitu eta ondorioztatzeko bizio kaltegarriari. Baina arriskutsua iruditu zitzaidanez euforiari hain datu “partzialekin” eustea, beste kontu batzuk ekarri nituen akordura, zutabe honetako eguneroko ogia, alajaina. Hala eta guztiz ere, arin ibilita lortu nuen existentzialismo musikalaren atzaparretatik ihes egitea. Hala da eta... Ea, noiz egon da Euskal Herrian hainbeste musikari hain egitasmo ezberdinak egiten?
Gaur, lanerako bidean, nire poza dar-dar egiten jarriko zuen ezer ez zegoela uste nuenean, koitadua ni, erreparatu egin diot tabernan irratiak botatzen zuen musikari. Ufa... badirudi ez garela enteratu zein askotariko musika egiten ari garen euskaraz.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
