Gaztagintzaren eta bizitzaren arteko dolu bidaia
Louise Courvoisier zinemagile suitzar gaztearen estreinako proiektua da. Totonek 18 urte ditu, eta garagardoak edaten eta parrandan pasatzen du denbora gehiena Jura eskualdean, bere lagun taldearekin. Baina errealitateak harrapatu egin du: 7 urteko arreba zaindu eta nola edo hala bizimodua atera behar du. Orduan, eskualdeko Comte gaztarik onena egitea proposatuko du, eta, horri esker, nekazaritza lehiaketan urrezko domina eta 30.000 euro irabaziko lituzke.
Landa eremuan girotuta dago ñabarduraz beteriko film naturalista hau. Sari garrantzitsuak jaso ditu: emakumezko aktore berri onenaren eta opera prima onenaren Cesar sariak; Gazteriaren Saria, Canneseko zinema jaialdian; eta Ikuslearen Saria, Valladolideko Seminci jaialdian.
«Erronka handia izan zen. Lehenik, gazta ‘zinematografikoa’ izatea lortu behar genuen. Ondoren, narrazioan argi utzi behar genuen pertsonaien dolu bidaiak lotura estua duela gazta honen fabrikazioarekin», azaldu du Louise Courvoisier zuzendariak.
Comte gazta Borgoina-Franche-Comte eskualdean egiten den gazta tradizional bat da. Behi-esnez egiten dute, eta Estatu frantseseko gaztarik ezagunenetakoa eta maiteenetakoa da.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
