Topoaren bidea eraldatuz «espazio publikoa irabaziko da»
Errenteriako Udalak eta Euskal Trenbide Sareak akordioa sinatu dute topoaren bidea eraldatzeko. Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak obra horiek «herria eraldatuko» dutela azaldu zuen NAIZ irratian, eta «10 urtera Errenteriak beste itxura bat» izango duela gehitu zuen.
Otaegik jakinarazi zuenez, prozesu parte hartzailea izaten ari da; «bada garaia Errenterian topoak zein integrazio izan behar duen elkarrekin pentsatu, adostu eta erabakitzeko». Hala, sinatutako protokoloaren bitartez, bi aldeek, ETSk eta Udalak, «konpromisoa» hartu dute topoak izan behar duen ibilbidearen inguruan irtenbide «partekatuak adosteko».
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOA
Udalak jada proposatu du alternatiba bat, baina aurreratu zuen oraindik eratzen ari direla: «Proiektua herritarrekin partekatzen ari gara, pentsatzen dugulako eragile eta herritarrekin landutako proiektua den arren iritzi zabalarekin partekatu eta oraindik ere hobekuntzak edo iritzi gehigarriak jasotzea interesgarria dela». Eta hori, helburu argi batekin: «Topoa integratzea, topoak eragiten dituen kalteak murriztea eta integrazio hori baliatzea hiria birgaitzeko eta hiria eraldatzeko».
«Proiektuak jasotzen duen helburuetako bat espazio publikoa irabaztea da, kalitatezko espazio publikoa, elkargune gisa ulertzen dugun espazio publikoa irabaztea, eta, zehazki, 39.000 metro karratu gehiago irabaziko genituzke proiektu honen bidez», eman zuen aditzera atzo Otaegik. Bestalde, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua ere badela esan zuen.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
