Gipuzkoako eraikuntza sektoreak ez du 2019ko maila berreskuratu
Gipuzkoako eraikuntza sektorearen egoera ez da positiboa izan 2024an, Ascongik egindako ‘‘Construccion en Gipuzkoa 2024’’ (Eraikuntza Gipuzkoan 2024) txostenaren arabera. Dioenez, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko segmentuetako produkzioa minimo historikoetan dago, nahiz eta obra zibileko segmentuan (sektorearen %30 inguru) jarduera gero eta handiagoa izan.
Patronalaren txostenak jasotzen duenez, eraikuntza sektorea %1,6 hazi zen iaz, Gipuzkoako ekonomiaren batez bestekoaren atzetik, eta 2019ko mailak berreskuratzeko atzeratuena izaten jarraitzen du. Bere ekarpena lurraldeko BPGaren %5,3ra eta enpleguaren %6ra jausi zen, nahiz eta iaz eraikuntza sektoreko lanaren itxurazko produktibitatea %1,4 hazi zen, Gipuzkoako ekonomia osoaren %0,4aren gainetik.
Eraikuntzaren Koiunturaren Indizeak ere erakusten du jarduera %2,3 bakarrik hazi zela EAEn 2024an, 2020tik izandako txikiena, obra zibilaren igoera nabarmenarekin, baina eraikuntza- ren gutxienekoarekin. Ildo beretik, Foru Ogasunak adierazi du eraikuntzako salmentak %3,9 jaitsi direla eta enplegua %0,9.
Gizarte Segurantzako afiliazio datuen arabera, sektoreko guztizko enpleguak behera egin zuen: 18.178 pertsona afiliatu ziren, aurreko urtean baino 280 gutxiago.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
