Mugikorrak vs kamerak
Lehen begiratuan ez dute antzekotasunik, baina gaur estreinatuko diren “June & John” eta “28 Years Later” filmen artean ezaugarri bitxi bat dago: biak telefono mugikorrekin grabatu dira. Ez dira, ordea, lehenak; esaterako, ‘‘Tangerine’’ (2015, Sean Baker ) eta “Unsane’’ (2018, Steven Soderbergh) ere hala egin ziren.
Azken urteotan telefono mugikorren kalitatea nabarmen handitu da eta horrek eragin esanguratsua izan du zinema munduan. Hasiberriak diren edo aurrekontu txikia duten zinemagileentzat ikus-entzunezko lan duinak grabatzeko tresna eraginkorra izan daiteke.
Lehen urratsak egiten ari direnentzat baliabide erabilgarria izatea ulergarria iruditzen zait, baina zaila egiten zait ulertzea zergatik erabiltzen duten sistema hori Soderbergh, Besson edo Boyle bezalako sortzaile boteretsuek. Boylek adierazi du iPhoneak kamera nagusi gisa erabiltzeko erabakia jatorrizko filmaren estilo digitalari omenaldia egiteko izan dela: batzuetan uste dut erabaki hori marketin estrategia gisa erabiltzen dela, hautu artistikoaren aitzakian; mugikorra izan da tresna nagusia, baina beste kamera digital eta drone batzuk ere erabili dira.
Sakelakoen teknologia oso aurreratua dagoen arren, eta etorkizunean, beharbada, filmak egiteko horiek erabiltzea ohikoa izango den arren, zinemarako erabiltzen diren kamera profesionalak oraindik ere ordezkaezinak iruditzen zaizkit.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
