Mugikorrarekin filmatutako istorioa

Luc Bessonek idatzi eta zuzendu du “June & John” filma. Johnek, bizitza sinple eta monotono batean harrapatuta dagoela, June ezagutuko du, bere bizitza hankaz gora jarriko duen neska xelebre eta misteriotsua. Elkarrekin, pasioz eta arriskuz beteriko bidaia zoro bati ekingo diote; justiziari eta arau sozialei desafio egingo diete eta bien bizitza betiko aldatuko da.
Oraingoan, generoaren konbentzioetatik aldentzen den komedia erromantikoa sortzeko erronka izan du Bessonek. 2020ko konfinamenduan iPhone mugikor batekin eta aurrekontu mugatuarekin grabatuta, film honekin zinema independente eta esperimentalaren sustraietara itzuli da zinemagilea.
Matilda Price eta Luke Stanton Eddy dira protagonistak, eta zuzendariak agindu du filmak proposamen erromantikoen zaleak erakarriko dituela, genero honetan ohikoa ez den ukitu fantastiko batekin.
LUC BESSON
zinemagile frantziarraren ibilbidea izenburu ezagunez beterik dago. 1988ko “Le Grand Bleu” (gaztelaniaz, “El Gran Azul”) izan zen bere ibilbidearen metxa piztu zuena, baina Jean Reno, Natalie Portman eta Gary Oldman protagonista dituen ‘‘Leon’’ filmak eman zion nazioarteko ospea. Ondoren etorri ziren “Jeanne d'Arc” (“Juana de Arco”), “The Fifth Element” (“El quinto elemento”) eta “Lucy”, besteak beste, bere lanik esanguratsuenen artean.
Bessonek ez zuen arrakasta handirik izan AEBn, baina bai gainerako herrialdeetan, non hainbat aldiz txarteldegi datuak hautsi dituen.
2019an “Anna” zuzendu zuenetik bost urte pasatu dira eta iaz Veneziako Mostran izan ostean, “Dogman” proposamen bitxia ekarri zuen.
Bessonek estetika indartsua, narrazio biziak eta pertsonaia karismatikoak uztartu ditu, zinema komertzialaren eta artistikoaren arteko zubi moduko bat eraikiz.
Bere filmek, normalean, argiaren erabilera berezia eta kolore biziko estetika erakusten dute. Askotan komikien eta zientzia fikzioaren estetikara hurbiltzen da. Musikak ere zeresan handia du bere estiloan; Eric Serra konpositorearekin izandako lankidetza etengabea funtsezkoa izan da.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
