Suminaren ondorengo amesgaiztoa

Teletubbies” telesailaren kolore biziek argitutako pantailaren aurrean bildutako ume taldearen eszena inuzentea laster tindatuko da odol gorriz; irudi atseginek ustekabean egingo diote bide basakeriaren munduari. Filma eszena horrekin hasten da, eta ikusleak berehala ulertuko du aurrean duen festa gogorra dela, errukirik gabea eta basatia.
Suminaren birusa piztu zenetik 28 urte geroago girotutako pelikula honek familia bati jarraitzen dio: Jamie (Aaron Taylor-Johnson), Isla (Jodie Comer) eta haien seme Spike (Alfie Williams). Uharte isolatu bateko komunitate batean bizi dira.
Lehenengo filmaren kode bisual eta narratibo askori berriro heltzen dio, baina Boyle-k ikuspegi, tonu eta forma are erradikalagoak txertatu dizkio... onerako zein txarrerako.
Aurrekoek ez zuten folk horror kutsua du, eta horrek geruza narratibo oso interesgarria gehitzen dio.
Alderdi teknikoak argi-ilunak ditu. Telefono mugikorrekin grabatu da; estilo digitalaren irudi ilun eta pikortsuek atmosfera krudel, zikin eta erraietakoa sortzen dute, mundu hondatu eta kaotiko batean murgiltzeko ezin hobea.
Hala ere, erabaki formal horrek ondorio negatiboak ere baditu: eszena askotan -batez ere mugimendua duten eszenetan- irudia nahasia, zorabiagarria eta efektistegia bihurtzen da. Proposamen estetiko koherente gisa hasten dena, batzuetan oztopo bihurtzen da.
Erabaki narratibo guztiek ez dute eraginkortasun berarekin funtzionatzen, eta atal teknikoak ez ditu beti nahi dituen emaitzak lortzen, baina urtean zehar estreinatzen den beldurrezko zinemaren batez bestekoaren oso gainetik dagoen filma da.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
