Motorren orroa, abiadura eta drama

Motorren orroa, muturreko abiadura eta pista barruko zein kanpoko drama zinemara helduko dira “F1: The Movie” filmarekin. Joseph Kosinskik zuzendutako proiektu berria da. 1 Formulako zaleek gozatuko duten estreinaldia izango da. Gainerako ikusleek ere osagarri erakargarriak topatuko dituzte: Brad Pitt protagonista, Hans Zimmer-en soinu banda eta erritmo frenetikoa duen gidoia.
Sonny Hayes (Brad Pitt), ‘‘inoiz izan den handiena’’ ezizenez ezaguna, 1990eko hamarkadan etorkizun handiko 1 Formulako pilotu bat izan zen, baina pistan izandako istripu batek bere ibilbidea ia eten egin zuen. Istripua izan eta 30 urtera, Sonny Hayesek Ruben Cervantesekin (Javier Bardem) topo egingo du, bere taldekide ohiarekin. Gaur egun, arazo ekonomikoak dituen 1 Formulako talde baten jabetza du Cervantesek. Egoera horretan, Cervantes Hayes konbentzitzen saiatuko da, pistetara itzul dadin: taldearen egoera salbatzeko ez ezik, baita Hayesen benetako talentua azaltzeko eta oraindik txapelduna izateko gaitasuna duela erakusteko ere. Akzioa, emozioa eta abiadura izango dira osagaiak.
BENETAKO LASTERKETAK
Filma benetako 1 Formulako Sari Nagusiko lasterketetan grabatu dute; besteak beste, Hungaroringen (Hungaria), Spa-Francorchamps zirkuituan (Belgika), Monzako autodromo nazionalean (Italia), Zandvoort zirkuituan (Herbehereak), Suzukako nazioarteko zirkuituan (Japonia), Las Vegasko kale zirkuituan (AEB) eta Yas Island zirkuituan (Arabiar Emirerri Batuak); baita 2024ko Daytonako 24 Orduetako proban ere.
Filmak, gainera, Lewis Hamilton munduko txapeldunaren babesa du. Hamilton ekoizle gisa ageri da Brad Pittekin batera, eta aktiboki kolaboratu du proiektuaren egiazkotasuna ziurtatzen, pilotuen arteko dinamikatik hasi eta paddock-aren xehetasun teknikoetaraino.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
