Petronorren instalazioek dute ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian
EHUko ikerketa talde batek egindako kalkuluaren arabera, Europan industriak sortzen dituen emisioen %60 energiaren sektoretik datoz. Euskal Herrian Petronor da inpaktu handiena duena.

Industriak Europan sortzen dituen emisioen ingurumen inpaktuaren %59,5 energiaren sektoretik dator, EHUko ikertzaile talde batek egindako kalkuluaren arabera.
Ekopol ikerketa taldeak Amalur EIS ingurumen informazioko tresna garatu du. Horri esker, ingurumen eraginak edozein mailatan kalkulatu eta azter daitezke.
Euskal Herriari dagokionez, azterketak ondorioztatu du Bizkaia dela ingurumen inpaktuaren bolumen handiena duen lurraldea (guztizkoaren %52). Petronorrek Muskizen dituen instalazioak dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan inpaktu handiena sortzen dutenak, guztizkoaren %25.
EHUk azaldu duenez, kutsatzaileen emisio eta transferentzien Europako erregistroko datuetan oinarritzen da ikertzaileek garatutako analisi sistema, eta bizi-zikloaren analisiaren ikuspegia aplikatzen du. Lan horretan, 2007-2022 aldian EAEko industria instalazioetan bildutako emaitzak ere aztertu dituzte.
Amalur EIS sistemak ingurumen inpaktuak prozesatzen ditu, 2007-2022 aldian Europako 31.388 industria instalazioek lurzorura, airera eta uretara egindako isurketei buruzko datuak biltzen dituen Europako erregistroaren informaziotik abiatuta, eta bere azterketan klima aldaketa bezalako gaiak hartzen ditu kontuan, besteak beste.
EUSKAL HERRIAN, BIZKAIA
Euskal Herrian, Petronorrenak dira inpaktu handiena sortzen duten industria instalazioak (instalazioek ekoitzitako guztizkoaren %25).
Ikerketa horren arabera, gainera, «mineralen industriako sei planta nagusiek, batez ere zementu fabrikek, inpaktu osoaren %16,9 hartzen dute, eta zazpi zentral termikoek guztizkoaren %17 (bigarren kutsatzaileenak Total Energiesen ziklo konbinatuko biak dira, Castejonen, Nafarroan)».
Hondakinak tratatzeko sektorea hurrengoa da intzidentzian, inpaktu osoaren %12,5ekin -Galindoko hondakin uren araztegia bosgarren planta kutsatzaileena da, Zabalgarbiko erraustegia hamabigarrena eta Artigasko zabortegia 23. postuan dago-.
Geografiari dagokionez, Bizkaia da ingurumen inpaktuaren bolumen handiena biltzen duen lurraldea (guztizkoaren %52, aztertutako multzoan gehien kutsatzen duten 25 instalazioetako 10ekin).
Nafarroak, bestalde, zazpi instalazio ditu, inpaktu osoaren %23,7 hartzen dutenak; Gipuzkoak, berriz, bost instalazio ditu (%17,8), eta Arabak hiru instalazio (%6,3).
Ipar Euskal Herrian eragina nabarmen txikiagoa da, guztizkoaren %0,5 bakarrik, EHUren azterlanaren arabera.
ALEMANIA
Gorka Bueno EHUko ikertzaileak azaldu duenez, garatutako sistemak aukera ematen du «kutsatzaile industriaren emisioen datuak ingurumen inpaktu bihurtzeko eta zenbatzeko. Oso tresna baliotsua da jasangarritasunerako trantsizioa monitorizatzeko, batez ere Europan».
Sistema horren bidez egindako azterketaren emaitzen arabera, klima aldaketa da Europan ingurumen inpaktu osoan pisu handiena duen faktorea (%68,6). Eskualdeko inpaktu handienak Alemanian biltzen dira.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
