Javier Lerga prestatzaile iruindarra eseriko da Athleticen aulkian
Entrenatzaile nafarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du. 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi berri du espainiar selekzioarekin, eta emakumezkoen futbolean esperientzia handia duen bere herrikide Ruben Berroguik lagunduta helduko da.

Berrogei egunez aulkia hutsik izan ostean, Athleticek badu entrenatzailea. Javier Lergak, Espainiar selekzioarekin 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi berri duenak, hartuko du David Aznarren lekukoa. Denboraldi baterako sinatu du, eta Lagunak Lehen Mailan zuzendu zuen Ruben Berroguik lagunduta helduko da.
Lergak (Iruñea, 1979) gizonezkoen futbolean egin zituen lehen urratsak. Peña Sporten zortzi urte eman ondoren, Taxoarera joan eta Osasunako hainbat talderen ardura hartu zuen beste sei denboralditan. Duela lau urte Espainiako Federazioan sartu zen emakumezkoen futbolean jarduteko. Jorge Vildaren laguntzailea izan zen taldeak irabazi zuen Munduko Txapelketan, oinarrizko selekzioen koordinatzailea izan da, eta azken denboraldi honetan 19 urtez azpiko selekzioko hautatzailea.
Beste iruindar bat helduko da Lergarekin, Ruben Berrogui izango baita bere bigarren entrenatzailea. Berrogui (1979) Lagunaken entrenatzailea izan zen Lehen Mailan, eta Mulierren ardura ere hartu zuen. 2018an Osasunaren lehen taldeko analista bihurtu zen, Jagoba Arrasateren aginduetara, eta azken denboraldi honetan NK Celje esloveniarrean lan egin du Albert Rierarekin.
«Athleticen deia oso garrantzitsua eta berezia da, eta aurrerapauso handia da nire ibilbidean -adierazi zuen Lergak-. Oso eskertuta nago hasiera-hasieratik erakutsi duen interesagatik eta egoera errespetuz tratatzeagatik, Europako Txapelketa amaitu arte itxaronez».
Entrenatzaile berria honela mintzatu da: «[Athletic] emakumezkoen futbolaren aldeko apustu sendoa egiten duen kluba da, urte asko daramatza lan ona egiten, eta horrek bere fruituak ematen ditu. Jokalari asko ezagutzeko zortea dut eta badakit zer lan egiten ari diren hemen. Klubaren ibilbideaz eta aurreko entrenatzaileen lanaz baliatzen saiatuko naiz, batez ere Iraiaren eta Daviden lan bikainaz, aurrera egiten jarraitzen saiatzeko».
Lergak, azkenik, Athleticen «filosofia berezia» goraipatu du: «Oso identifikatuta sentitzen naiz berarekin. Asko sinisten dut jendearengan eta uste dut hori dela erakunde honen balio bereizgarria».
MORAZA, REALERA
Realak ere beste fitxaketa bat jakinarazi zuen atzo. 30 urte betetzetik gertu, Ainhoa Moraza bere esperientziarekin «gazteei erakusteko» itzuli da, «etxetik irten» eta 11 urtera. 2029ra arteko kontratua sinatu du donostiarrak.
«Etxera itzuliko naiz, eta horrekin dena esaten dut. Etxean, nire hirian eta nire jendearekin, ezerk ez nau etxean egoteak baino zoriontsuago egiten», adierazi zuen Athleticekin Liga eta Atleticorekin Kopa irabazi dituen Ainhoa Morazak berak, klubarentzat egindako adierazpenetan.
Kepa se va al Arsenal, ¿Zubimendi cuándo?
El Arsenal confirmó el fichaje del portero ondarroarra Kepa Arrizabalaga por 5 millones de libras (7 millones de euros). El vizcaino, que estuvo cedido el pasado curso en el Bournemouth que dirige Andoni Iraola, tenía una cláusula en su contrato por la que podía salir del Chelsea por 5 millones de libras, una cifra muy alejada de los 71 millones de libras que pagaron por él en 2018. Ahora, en el Arsenal de Mikel Arteta competirá con David Raya por ganarse el puesto de titular de un equipo que aspira a ganar la Premier League, después de tres subcampeonatos seguidos, y la Champions League, tras alcanzar el año pasado las semifinales. «Estoy muy contento de estar aquí y tengo muchas ganas de lo que viene. La ambición que ha demostrado este club, cuando he hablado con Mikel, el deseo que tienen para ganar, creo que estamos muy cerca de conseguir ganar algo y ojalá lo logremos», declaró el vizcaino, que coincidirá en las filas de los Gunners con otro jugador vasco como es Mikel Merino, al tiempo que se espera que el Arsenal anuncie de una vez el fichaje de Martín Zubimendi en las próximas horas o días. GARA
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
