GARA
TEL AVIV

Iranen aurkako plan militar berri batekin mehatxatu du Israelek

Israelgo Armada Iranen aurkako plan bat prestatzen ari da berriro, azken hamabi egunetako gerraren ondoren. Herrialde persiarraren aurkako mehatxuak areagotu egin ditu Israel Katz Defentsa ministroak, «politika aktibo» bati eutsiko diola esanez.

Saltokiak, Israelek zientzialari nuklear bat hil zuen etxearen aurrean.
Saltokiak, Israelek zientzialari nuklear bat hil zuen etxearen aurrean. (Y. YOSHIKATA | Yomiuri Shimbun-AFP)

Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak adierazi zuenez, Armadaren misioa «Iranek Israel berriro ezin mehatxatu izatea bermatzea» da, nahiz Israelgo Armada bera izan zen Teheranen aurkako bonbardaketekin hasi zena, joan den ekainaren 13an.

Gainera, Katzek erasoaldi hura goraipatu du: «‘Lehoi jaioberria’ operazioan, Israelgo Defentsa Indarrek (FDI) lorpen garrantzitsuak lortu zituzten Irango programa nuklearrari eta misilak ekoizteko sistemari, Israelentzat arriskurik handienak ziren bi mehatxuei, eragiteko orduan», esan zuen.

«FDIen misioa orain exekuzio plan bat prestatzea da, Iranek ezin duela Israel berriro mehatxatu bermatzeko». azaldu zuen.

Hala, «FDIak maila operatiboan eta Inteligentzia mailan prestatu behar dira, Aire Indarrak Teheranen gaineko nagusitasunari eta Iranen gaineko murrizketak ezartzeko gaitasunari eusten diola ziurtatzeko», gaineratu zuen ministroak. «Israelgo Estatuak Iranen aurkako defentsa politika aktibo baten buru izatea eta mehatxuak ezabatzea erabaki du», bukatu zuen.

Abdulrahim Musavi Irango Indar Armatuen Estatu Nagusiko buruak asteazkenean ohartarazi zuen Israelek «zaplazteko mingarria» jasoko duela herrialdearen aurkako eraso berri bat eginez gero.

«Fase berri batean sartzen bada eta gerrak aurrera jarraitzen badu, okupazio israeldarrak oraindik erabili ez diren irandarren gaitasunak ikusiko ditu», nabarmendu zuen.

Azken gatazka ekainaren 13an piztu zen, Israelek Iranen aurkako erasoaldia hasi zuenean. Hamabi egunez, artilleria, droneak, misilak eta bonbardaketak jaurti zituen, eta ekainaren 22an AEBek bat egin zuten Irango hiru instalazio nuklearren aurkako bonbardaketekin. Errepublika Islamiarra sortu zenetik bi herrialdeen artean inoiz izan den gatazkarik larriena izan zen, eta Israelen erasoek mila hildako inguru utzi zituzten Iranen, azken balantze ofizialaren arabera.

Ekainaren 24tik indarrean dagoen su-etena sendotzearen alde egin zuen Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak. «Israelen eta Iranen arteko su-etena jasangarria izatea eta etorkizunean edozein borroka saihesteko balio izatea espero dugu», adierazi zuen atzo.



Redadas por espionaje entre las minorías en Irán

La Guardia Revolucionaria iraní anunció el arresto de medio centenar de personas acusadas de espiar para el Mossad, lo que eleva a al menos 750 los detenidos desde el 13 de junio, cuando comenzaron los ataques de Israel a la cúpula militar y al programa nuclear iraní.

La última redada, que se saldó con dos muertos, tuvo lugar en la provincia de Sistán y Baluchistán (sureste), enclave de mayoría baluche y reprimido por Teherán.

La anterior fue en la provincia de Juzestán, en el suroeste del país, habitada por una minoría árabe igualmente discriminada.

Los primeros arrestos tuvieron lugar en Azerbaiyán occidental y los ahorcados recientemente por espionajes eran mayoritariamente azeríes.

Baluches, árabes de Juzestán y kurdos han participado en los levantamientos populares de los últimos años contra el Irán de los ayatollahs. Tres europeos, que no han sido identificados, también han sido detenidos a raíz del actual conflicto, dos de ellos acusados de espiar para Israel, según las autoridades.

Igualmente, la escalada de deportaciones de refugiados afganos que, según la ONU, ha llegado a una media de 30.000 al día durante el conflicto, ha ido acompañada de informaciones en los medio iraníes que implicaban a algunos en redes de espionaje a favor de Israel.D. L.