Osakidetza hobetzeko, autokritika behar dela uste du EH Bilduk
EH Bilduren Osasun Publikoko Lan Taldea Donostian bildu zen atzo, Osasun Mahaiak emandakoaren balorazioa egiteko. Rebeka Ubera legebiltzarkidearen hitzetan, «egin dugun bideak fruituak eman ditu, eta Gobernuarentzat balio beharko luke autokritika egiteko. Osasun Sailak hobekuntza tarte handia du, eta komeni litzaioke hori jarrera eraikitzailetik bultzatzea, ez autosatisfaziotik». Lakuako Gobernuak «akatsetatik ikasi» eta osasun sistema eraldatzeko pausoak eman beharko lituzkeela iritzi du.
Bide horretan, EH Bildutik «izugarrizko lana» egin dela jarri zuen balioan; «Ez gara bertan egon argazki bat ateratzeko, benetako eraldaketak lortzeko baizik, euskal gizarte osoaren mesedetan». Hala, koalizioaren lehentasuna osasun sistema publikoa sendotzea izan dela berretsi zuen.
«Osasun Mahaiaren esperientziak erakutsi du sistema eraldatzeko aukera badagoela, baina Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak askotan erresistentziekin, anbizio faltarekin eta autokritika egiteko borondate urriarekin jokatu dutela ere bai», azaldu zuen. «Akordioak eta desadostasunak kudeatzea guztion betebeharra da. EH Bilduk arduraz egingo du, argazkia lehenetsi gabe, Osakidetzaren etorkizunerako funtsezkoak diren erabakiak hartuz eta eztabaidak modu faltsuan ixteko asmorik gabe», adierazi zuen Uberak.
Etorkizunera begira, EH Bilduk Osakidetza publikoarekin duen «konpromisoa» ere berretsi zuen. «Badakigu sistemak erreforma sakonak behar dituela, eta horiek bultzatzeko prest gaude espazio guztietan», esan zuen Uberak.

¿La solución es que dimita Pedro Sánchez? «Talvez não»

«Jasotzen ari naizen biolentzia Elizak oraindik duen indarraren adierazle da»

Un diputado palestino lanza su «Yo acuso» a Israel y salva su continuidad

«Gu han lasai geunden. Bat-batean tiro egin ziguten, inolako arrazoirik gabe»
