Toquinho eta Dora Morelenbaumekin, Brasilgo musikaren olatuetan
Ozeanoa zeharkatu eta Brasilgo doinuetarako bidaia proposatu zuten atzo Toquinho eta Dora Morelenbaumek Gasteizko Jazz jaialdiaren azken saioan. 48. edizioa ixteko saio paregabea.

Bossa novaren erreferente handienetakoa den Toquinhoren kontzertuarekin eman zitzaion amaiera atzo 48. Gasteizko Jazz Jaialdiari. ‘‘Aquarela’’ kantu ahaztezinaren sortzailea Brasilgo musika era berritzailean ulertzeko gai izan zen belaunaldi bateko kide da, Caetano Veloso, Chico Buarque eta Gilberto Gilekin batera, eta, Mendizorrotzako oholtzan, oraindik ere bossa nova eta jazz tropikaleko izarretariko bat dela erakutsi zuen. Izan ere, Toquinhok 60 urteko ibilbidea du musikagintzan, eta orotara berrogei disko argitaratu ditu. Oholtzan Yamandu Costarekin batera aritu zen, orain bi urte Gasteizen zazpi sokako gitarra astitzen ikusi genuenarekin.
OLATU BERRIA
Aurretik, Dora Morelenbaum abeslari eta musikagileak argi utzi zuen zergatik hartzen den Brasilgo musikaren olatu berriko erreferentetzat. Funky, soul eta jazz musika indie pop estiloarekin nahasiz, argi utzi zuen Brasilen egun ere talenturik ez dela falta.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
