Jon URBE FOKU
BEGIRADA

Euskararen aurkako beste epai bat

Eibarko Egogain egoitza publikoko bi langilek ez zuten B2 euskara maila egiaztatu. Atzo Donostiako epaitegi batek baliogabetu egin zuen horiek egoitzatik kanpo uzteko erabakia, CCOO sindikatuaren argudioak ontzat hartuz. Sindikatuak baieztatu zuenez, bi langileek euskaltegian hamar urte eman dituzten arren ez dute B2 hizkuntza eskakizuna lortu baina, hala ere, jendea euskaraz artatzeko gai omen dira. Euskararen kasuan, hizkuntza eskakizunak malguak dira beti.