Haurtzaroaren amaierari buruzko istorio gogorra

Berriki Baavgai Bolohson (“Si yo pudiera hibernar”, espainieraz) film mongoliarrarekin nabarmendu nuen zerbait esaten hasiko dut kritika: ez da maiz gertatzen Kazakhstango film berri bat ikusteko aukera izatea. Horregatik bakarrik bada ere, biziki gomendagarria da “Bauryna salu” ikustea.
‘‘Bauryna salu’’ izeneko antzinako tradizio nomada bati jarraituz, Yersultan izeneko haurra jaiotzean, amonari entregatu diote haz dezan. Gurasoengandik urrun hazi ondoren, hamabi urte inguru dituela, amona hil egin da, eta ia ezagutzen ez duen familiarekin itzuli beharko du, erresuminez. Helduarora igarotzen ari dela, eraldaketa jasanezin bat biziko du, gurasoekin -bereziki aitarekin- harremana konpontzen saiatzen den bitartean.
Askhat Kuchencherekov zinemagilearen opera prima honetan, landatartasuna eta emozioa elkartzen dira, Kazakhstango eskualde tradizionaletako bizimoduaren erretratua erakusteko. Filmaren erritmo narratiboa pausatua da, baina horrek pertsonaiekiko lotura sentsazioa indartzen laguntzen du. Aktoreek, bereziki protagonistak, emozio eta errealismo handia transmititzen dute; zenbait eszenatan dokumental bat ikusten ari garela dirudi.
Kuchencherekoven zuzendaritzak errespetuz eta maitasunez begiratzen die pertsonaien bizitzei, eta hautatu duen tonuak -sotila eta kontenplatiboa- bizitzako une txikien poesia islatzen du.
Narratibaren ardatz dira keinuak, begiradak eta espazio hutsak, eta horiek bakardade eta arroztasun sentsazioa areagotzen dute.
Sekuentzia planoek Kazakhstango herrixka baten egunerokotasunaren bihotzera eramango gaituzte, eta protagonistaren haurtzaro eta nerabezaroaren arteko igarobidea, oso modu intimo eta dotorean azalduko da.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
