Aixerrotako paella lehiaketak 70 urte beteko ditu aurten
Gaur egingo da 70. aldiz Aixerrotako nazioarteko paella lehiaketa. Merezimendu osoz irabazi du, beraz, munduko zaharrenetarikoa izatearen ohorea. Baina ez hori bakarrik, herrikoiena ere badela esan daiteke, aurten ere 400 paella inguru egiteko 20.000 pertsonak baino gehiagok parte hartzea espero baita.

Getxoko Itxas Argia elkarteak antolatzen duen Aixerrotako lehiaketa gastronomiko ospetsua, azken bi urteetan egin den moduan, Santiago egunean ospatzen da, gaur, eta lehena izango da Getxoko auzoetako jai zerrenda luzean (Algortako saninazioak, Itzubaltzeta-Romoko jaiak, Portu Zaharreko jaiak...).
Egitarauari dagokionez, aurreko urteetakoaren antzekoa izango da. Izen ematea 10.30ean zabalduko da eta eguerdian txalapartarien deia eta dantzarien emanaldia izango dira, Itxas Argia dantza taldeko haurrena. Paellen aurkezpena 13.30 eta 14.30 bitartean egin beharko da eta sari banaketa bazkalostean izango da. Eguna amaitzeko, 18.30ean erromeria hasiko da Orekka taldearekin.
Udal agintariek iazko segurtasun eta garbitasun neurri berberak mantenduko dituztela iragarri dute, «eraginkorrak» izan zirelako. Horrela, parte-hartzaileek beharrezkoa duten material guztia euren txosnetara hurbildu ahal izateko ibilgailuentzako sarrera zabalik egongo da goizeko 8.00etatik 9.30era, baina ordu horretatik aurrera Aixerrotako landek autoz libre geratu beharko dute.
Horrekin batera, Ingurumen Sailak nabarmendu du erabat debekatuta dagoela Pinudi ingurura sartzea. Hori gogorarazteko, eremu naturalekiko errespetua sustatzeko eta zuhaitzak ez kaltetzea eskatzeko kartelak jarriko ditu.
Gainera, biltzen den beira jasotzeko poltsak banatuko dira (ohiko laguntzaile Ecovidrioren eskutik), baita koloretako poltsak eta poltsa organikoak ere, jatorrian bereizteko eta gune garbietan utzi ahal izateko.
Aurreko urteetan bezala, arkitekto batek eta gizarte-hezitzaile batek osatutako lantaldeak esparru ofizialaren pareko jaian parte hartzen duten kuadrillekin bitartekaritza-lana egingo du, ingurumen- zein segurtasun-arauak bete ditzaten.
Aixerrotako paella lehiaketa 1956. urtean asmatu zuten Irurena kuadrillako hiru kidek (Damian Ayo, Jose Antonio Bilbao “Txirri” eta Felix Yurrebaso) eta hasiera hartan ez zuten pentsatu ere egingo denborarekin halako tamaina hartuko zuenik.
Izan ere, hogei paellaren arteko lehiaketa inprobisatu gisa sortu zenak gaur egun 400 kazola inguru biltzen ditu eta 20.000 pertsonak baino gehiagok parte hartzen du bertan. Getxoko sukaldari kuadrillez gain, lehiaketan Uribe Kostako jende askok parte hartzen du, baina baita nazioartekoak ere, hala nola belgikarrek, amerikarrek, australiarrek eta japoniarrek.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
