Gorka RUBIO FOKU
BEGIRADA

Zezenketak aurrera, gizartearen iritziaren aurka

EAJk, PSEk eta PPk atzera bota zuten, atzo, Illunben aurrerantzean zezenketarik ez egiteko Elkarrekin Donostiak aurkeztutako mozioa. Hiru alderdi horiek hartutako erabakia salatu zuen koalizioak: «Animaliak torturatzen eta animalien eskubideak urratzen jarraituko du Donostiak, ustezko kultura baten parte gisa». Gizartea asko aldatu da, eta egun herritarren %70ek baino gehiagok zezenketak baztertzen dituzte. Testuinguru horretan, horrelako jarduera anakroniko eta biolentoa mantentzeak ez du inolako zentzurik.