Ziurgabetasuna kameraren aurrean
Covid-19aren ondorioz, 2020an mundua gelditu egin zen. Filmazio talde bat pandemiaren epizentrora itzuli zen, hamar urte lehenago amaitzeke geratu zen lan baten filmaketari eta ekoizpenari berrekiteko. Hilabetez arituko dira bertan lanean, eta pandemiaren zein konfinamenduaren ustekabeko erronka eta zailtasunei aurre egin beharko diete.
Loy Yekek bere lanik sakonena aurkeztu zuen Canneseko zinema jaialdian, eta filmaketa egun haietan arnasten zen ziurgabetasuna grabatu eta helarazi nahi izan du film luze honen bidez. Hori lortzeko, artxiboko irudiak erabiliko ditu, hala nola albistegietakoak, bideo amateurrak eta telefono mugikorrekin grabatutakoak.
LOU YE
1990eko hamarkadan abiatutako zinema txinatarraren seigarren belaunaldikoa da zinemagile eta gidoilari txinatar hau.
Bere aurreneko filma, “Weekend Lover” (1994), bi urtez debekatuta egon zen Txinan. Nazioarteko aitortza bigarren film luzearekin iritsi zitzaion: “Suzhou River” (2000), Rotterdameko Zinemaldian Tigre saria irabazi zuenean. Horren ondorengo hiru filmak -“Purple Butterfly” (2003), “Summer Palace” (2006) eta “Spring Fever” (2009)- Canneseko Sail Ofizialerako hautatuak izan ziren.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
