Etxeparek eta NABOk akordioa sinatu dute AEBn euskararen irakaskuntza sustatzeko
2010. urtetik nazioartean euskara eta euskal sorkuntza garaikidearen presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzeko eta nazioarteko lankidetza sustatzeko lan egiten du Etxepare Euskal Institutuak. Horko zuzendari Irene Larrazak NAIZ irratian azaldu ditu Boiseko Jaialdian sinatu dituzten lankidetza berriak.

Nazioartean euskara eta euskal kultura sustatzea da Etxepare Euskal Institutuaren lan ardatzetako bat. Boiseko Jaialdian, nazioarteko lankidetzak sustatzeko abagunea probestu dute: Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk akordio historikoa sinatu dute, AEBn euskararen irakaskuntza sustatzeko. Irene Larrazak, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, lankidetza horien berri eman du NAIZ irratian.
Hain zuzen, institutuaren «misioa» euskal kultura eta euskara «munduratzea» dela adierazi du, argi utzita ez dutela helburu «merkantilistarik». «Konexioak eta sareak egin behar ditugu; sareetan gure sortzaileak eta hizkuntza bera jarri», azaldu du.
Euskal kultura noranahi eraman dutenean inoiz ez omen da egon gainerakoen estandarraren azpitik, eta, gainera, euskal sortzaileek badutela zer kontatu nabarmendu du; «mezu hori etxera ere ekartzea oso interesgarria da», gaineratu du.
Etxepare Euskal Institutuak eta NABO Ipar Amerikako Euskal Elkarteek sinatu duten lankidetza-akordioa azaldu du Larrazak NAIZ irratian: «Euskararen ezagutza mundu osoko euskal komunitateetan hedatzea eta belaunaldi berriei transmititzea du helburu». «Aurrerapauso handia» izan dela dio Larrazak; izan ere, lehen aldiz, euskararen irakaskuntza sustatzeko konpromisoa hartu du NABOk.
Halaber, Boiseko State Unibertsitatearekin lankidetzan eskaintzen duten Eloise Garmendia Katedra berritu dute beste lau urterako. Euskal gaiak ikertzeko deialdi «aitzindaria» ere aurkeztu du Larrazak: «Edozein ikertzailek dirulaguntza eskatu ahalko du, baldin eta bere ikerlana euskal gaien ingurukoa bada».
Boiseko State Unibertsitatea «munduan programa hau duen lehendabiziko unibertsitatea» izango da, nabarmendu duenez, eta programa «zabaltzeko eta hedatzeko» asmoa dutela adierazi du.
KIROL GAUA IDAHO CENTRAL ARENAN
Boiseko kirolgune handienean hockey partidak jokatu ohi dituzte; Idaho Steelheads hockey taldearen etxea da asteburuero. Egunotan, ordea, herri kirolak izan dira protagonista. 6.000 pertsona inguru bildu dira Idahoko Central Arenan euskal aizkolariak eta harri jasotzaileak ikusteko. Txinga proba eta lasto jaurtiketa ikusteko aukera ere izan dute bertaratutakoek.
Aizkolariak, Iker Vicente, Karmele Gisasola eta Nerea Arruti, NAIZ irratian izan ziren kirol gauaren aurretik. «Urduri» eta «gogotsu» zeuden; saioaren ostean, «itzela» izan zela adierazi zuten. «Antolakuntza aldetik oso elegantea izan da; bertan bizitzea ohore handia izan da», esan zuen Vicentek. Arrutik, ildo beretik, «pila bat» disfrutatu zuela adierazi zuen.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
