Testuingurutik kanpo
Eman testuingurua» gero eta erabilera zabalagoa duen esapidea da gaur egun. Badirudi orain arte ez genuela behar bezain funtsezkotzat jotzen, baina egun elkarrizketa pertsonal zein informalean sarritan entzuten da: «Dame contexto». Testuingurua ematea, azken batean, mezu baten hartzaileari informazio osagarria eskaintzea da, hark hizpide dugun egoera edo gaia hobeki uler dezan.
Testuingurua ezinbesteko bihurtzen ari da egungo egoerak ulertzeko. Montoro jaunaren eta Equipo Económico izeneko taldearen ustezko ustelkeria kasuak esanahi handiagoa hartzen du eta hobeki ulertzen da, gertaera noiz gertatu zen kontuan hartzen badugu. Gertakaria bera larria izanagatik, are larriagoa da kontuan hartzen badugu garai hartan Montoro bera Ogasun ministroa zela eta milaka milioi euroko murrizketak egiten ari zela zerbitzu publikoetan, bereziki osasungintzan.
Halaber, politikariek curriculum faltsuak -horra hor, Noelia Nuñezena- aurkezteak ere pisu handiagoa hartzen du, gogora ekartzen baditugu unibertsitate publikoetan sartzeko eskatzen diren nota altuak, gure seme-alaben ikasteko eta karrera amaitzeko egindako ahaleginak, eta herritarrei lanpostu bat lortzeko eskatzen zaien prestakuntza.
Era berean, autonomia erkidego bateko presidente baten oporrak titulartasun publikoko txalet batean igarotzeak kalte handiagoa eragiten du, kontuan hartzen baditugu herritar askok etxebizitza duin bat eskuratzeko dituzten zailtasunak; etxebizitza-merkatuak milaka familiaren bizitza baldintzatzen duenean; alokairuen prezioak etengabe garestitzen ari direnean; auzokideak kaleratu egiten direnean turismo-erresidentziak eskaintzeko.
Israel Gazan egiten ari dena bereziki ikaragarria da, XXI. mendean gertatzen ari delako.
Juana Rivasen eta Francesco Arcuriren kasuan, ordea, kontrakoa gerta daiteke: testuingurua sobran dugu. Hedabideek eta sare sozialek etengabe gehitu diote testuingurua.
Netflixen eman duten “Superestar” telesailak Yurenaren -Tamara izenez ere ezaguna- bizitzari testuingurua ematen dio: abeslari hasi zenetik 2000ko hamarkadako pop ikono bihurtu zen arteko ibilbideari. Tamara ez zen kontziente, baina ama eta biak testuingurutik kanpo bizi ziren, edo agian, hedabideek beraiek atera zituzten testuingurutik.
Maialenek, laugarren solairuko bizilagunak, agurtu nau Liublianan. Egoerak harritu egin nau: Maialenek, nire laugarren solairuko bizilagunak, badu niretzat testuinguru zehatz bat; espazio eta denbora jakin batzuk. Hemen, hasiera batean, Vodnikov plazan, ez luke egon beharko Maialenek, nire laugarren solairuko bizilagunak. Ezta nik ere.
En fin.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
