Ozeanoak ez du arrastorik uzten, baina beldurrak bai

Ozeanoak ez du arrastorik uzten» esaldia ageri da “Dangerous Animals” filmeko promozio-irudien artean. Hitz horiek itsasoaren sakonean ezkutatzen den mehatxuari egiten diote keinu, eta iradokitzen dute filmaren ardatz nagusiak ozeanoa eta han dabiltzan arriskuak izango direla. Bada, ordea, animalia basatien gainetik beldurra eragingo duen izaki bat: gizakia bera.
Sean Byrne zinemagileak zuzendutako beldurrezko film honek serieko hiltzaileen generoa eta marrazoak uztartzen ditu premisa bitxi batetik abiatuz: Zephyr da filmeko protagonista. Marrazoekin itsututa dagoen serieko hiltzaile batek bahitu du eta ontzi batean dauka preso. Marrazoei oturuntza eskaintzeko erritual moduko baten atarian (Zephyr bera da plater nagusia), nola ihes egin asmatu beharko du.
Tentsioaren iturri nagusia ez da odolaren isurketa hutsala, alegia, gore-a; larritasun gehiena liskar fisikoek eta biziraupen-sekuentziek sortzen dute. Hassie Harrison eta Jai Courtney aktoreek lan bikaina egiten dute; tentsioaren eta gatazka nagusiaren zama euren sorbaldetan daramate.
Filmaren beste protagonistak, jakina, marrazoak dira. Haiek irudikatzeko CGIa erabiltzeko aukera ugari zegoen, baina, zorionez, Sean Byrne-ek bide hori saihestu du: benetako grabaketen irudiak, efektu praktikoak eta itsaspeko zinematografia uztartu ditu. Horri esker, askoz sinesgarriago bihurtzen da ikusleak pantailan ikusten duen guztia; erraietakoa, gordina.
Zirraragarria, iluna eta entretenigarria da, oso ondo ekoitzia, antzezpen indartsuak ditu, eta atmosfera zapaltzailea.
Beldurrezko eta biziraupenezko zinemaren klixeak etengabe erabiltzen diren arren, generoaren zaleentzat proposamen biziki gomendagarria da.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
