Konspirazioaren teoria
Zerbait arraroa sumatzen dut, zerbait arraroa ene buruan. Aspaldiko partez, oraintxe etxeratu naiz; miraria, gau oso bat lardaskan eman ondoren (erdipurdiko parrandazaleon pretentsiorik gailena), eta gaztetasun apurrik ez zaidala itsatsi baieztatu dut, modu eztabaidaezinean.
Ohiko sintomak dira gehienak; ez ibiltzearen poderioz nabarmenago agertzen zaizkidanak. Baina, haiekin batera bada zerbait bitxia, ene intrigarako zaletasuna piztu eta, lehertuta egon arren, loa eragiten didana. Hortxe nabil begiekin sabaiko armiarmen arrastoei jarraitzen, konspirazioaren teoriak harilkatzen... Xelebre zena, jada, susmagarri bihurtu da.
Noski, ez nago ondo, edo, hobeto esateko, nire profilari dagokionez, espero zitekeena baino okerrago nago. Ez dut ezer berezirik egin: edan asko, konpainia ona eta ahalik eta dantza gehien. Fidel jarraitu dut nire parrandetarako arauen hiruko santua. Hemendik hara ibili gara, kalean betiere, eta ez da ustekabekorik (ez onik, ezta txarrik ere) gertatu.
Beraz, nondik datorkit identifikatzen ez dudan ezinegon hau? E! Itxaron... baina... zer da burutik ezin kendu nabilen matraka? Barnetik, gero eta nabarmenago, datorkidan zurrumurru moduko hau? Aiba, uste dut badakidala zer aldatu den ene baitan: bezperan baino apur bat latinoagoa naiz!

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
