Amaia U. LASAGABASTER
FUTBOLA

Arturo Ruizek «nortasun handiko» taldea eraiki nahi du Realean

Txuri-urdinen entrenatzaile berriak eta Maider Castillok plantillaren moldakortasuna nabarmendu zuten. Eliteko Emakumezkoen arduradunak kohesioaren garrantzia azpimarratu zuen, aurreko denboraldiaren inguruko hausnarketa egin ondoren.

Maider Castillo eta Arturo Ruiz prentsarekin bildu ziren atzo Zubietan.
Maider Castillo eta Arturo Ruiz prentsarekin bildu ziren atzo Zubietan. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Reala «lehiatzen hasteko prest» dago, Arturo Ruiz entrenatzaile berriak atzo Zubietan azaldu zuenez, oraindik «hobetzeko tartea» eta «eraikitzeko lana» handiak badira ere.

Ulergarria, taldea asko berritu baita, aulkitik bertatik hasita. Sanchez Verak eta hamar futbolarik alde egin dute eta euren lekukoa sei fitxaketak eta harrobiko lau gaztek hartu dute. Aldaketen emaitza, «plantilla moldakorra eta lehiakorra da», Maider Castillo Eliteko Emakumezkoen arduradunaren esanetan. «Profil desberdinak bilatu ditugu, txapelketak une desberdinetara eramaten zaituelako eta Arturok joko egitura desberdinekin lan egiteko aukerak izan ditzan». Bat egin zuen Ruizek, «etxekoen eta kanpotik etorri direnen arteko balantzea oso ona» dela gehituz. «Talde oso orekatua da, ondo eraikia», eta plantilla «dagoen bezala geratuko da».

HELBURUAK

Oso pozik agertu zen jokalarien «kalitate tekniko handiarekin», eta «batez ere giza kalitatearekin. Taldea hazteko eta bere onena emateko jarrera handia erakusten ari da». Material horrekin Ruizek «klubaren balioak ordezkatuko dituen taldea» eraiki nahi du. «Kontzentrazioa, konpromisoa, ilusioa eta entrenatzen duguna proiektatzeko gogo handia duen taldea izan nahi dugu: nortasun markatua duen taldea, beti errekonozitu daitekeena, egoera guztietan zer egin behar duen argi duena».

Helburu zehatzei buruz hitz egitea gehiago kostatu zitzaion. «Proiektu berri batean zaila da. Jakina, ilusioa egiten digu ahalik gorenena amaitzeak, baina energia talde ahalik onena izaten jarriko dugu, horrek emaitzetara eramango gaituelako». Castillo gehiago arriskatu zen. Aurreikusten duen Liga «lehiakorrean», Barcelona «ohitu garen nagusitasun horrekin ez ikustea» espero du -espero edo nahi-, eta «hirugarren postua pixka bat irekia egotea, denboraldi on bat egiteko gai izan gaitezen eta goiko taldeetako bat despistatzen bada aukerak izateko gai izan gaitezen».

Aurreko denboraldian ikasitakoari buruz hitz egitean ere busti zen Castillo: «Urte zaila izan zen. Gauza asko ondo egin zirela uste dut, baina hain ondo egin ez ziren gauzak ere egon ziren, jakina. Denok dugu gure erantzukizuna, eta reseteatu, batu eta ikasi behar dugu». Ikasketa handiena, «eguneroko lan ona sortzeko, talde teknikoa, jokalariak eta kluba eskutik helduta joatearen garrantzia da. Denen kohesioa ezinbestekoa da».



El Alavés desafía al Betis en La Cartuja

El Deportivo Alavés afronta hoy a las 21.30 en La Cartuja el reto de medirse al Real Betis en el arranque del “exilio” verdiblanco lejos del Villamarín debido a las obras de remodelación, un duelo que también enfrenta dos estilos reconocibles: el juego asociativo de Manuel Pellegrini frente a la propuesta más directa y vertical de Eduardo “Chacho” Coudet.

Los albiazules llegan reforzados tras vencer al Levante en el descuento (2-1), triunfo que les dio confianza para encarar la primera salida del curso. Con Tenaglia y Garcés como pilares de la zaga y el acierto goleador de Toni Martínez como referencia ofensiva, el Alavés buscará sorprender a un Betis mermado por bajas sensibles como las de Isco o Marc Roca.

Coudet podría introducir variantes en el centro del campo para mantener la solidez mostrada en Mendizorrotza, mientras Carlos Vicente y Aleñá aportarán desborde y balón parado. Los babazorros quieren prolongar su buen inicio ante un rival que empató con el Elche en la primera jornada (1-1). GARA