Euskararen biziberritzea landuko dute TMeLabeko udako eskoletan

Euskararen biziberritzea jorratuko dute da TMeLabeko udako eskola irekietan, irailaren 9 eta 12an. Laborategiaren plan estrategikoan euskal herrigintzako gai zentralen inguruko udako eskolak antolatzeko egitasmoa mamitu zuten, eta urtero gai zehatz bat hautatu eta horren inguruko hausnarketa kolektiboak egingo dituzte.
Aurtengo irailean egingo da Udako Eskola irekien lehen edizioa, eta «euskararen normalizazioak eta biziberritzeak eskatzen duen hizkuntza politika berriaren inguruko gogoeta» izango da ardatz nagusia. Antolatzaileen esanetan, azken urteetan asko hitz egin da euskararen biziberritzeak bizi duen «agortze edo geldotze prozesuaz, bai eta etorkizun motzean dituen arrisku estruktural eta politikoez ere». TMeLabeko webgunean eman daiteke izena.
Egitarau oparoa antolatu dute. Irailaren 9an Bilboko Bizkaia Aretoan “Administrazio bat, bi hizkuntza. Berdintasuna eta aukera” mintzaldia izango da; Eva Pons, Alba Nogueira, Iñigo Urrutiak eta Josu Aztiriak parte hartuko dute.
Irailaren 12an “Euskararentzako Hizkuntza Politika berri baten beharraz” mahai-ingurua egingo dute. Zazpi ikuspegitatik landuko dute gaia Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Iosu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta bidelagun hartuta. Bergarako Olaso dorrean egingo dute jardunaldia, goizeko bederatzietan abiatuta.
EHUko udako ikastaroetan ere izango da gaia lantzeko aukerarik; irailaren 15ean Miramar jauregian “Euskal Botere Judiziala irudikatzen” mintegia egingo dute. Emilio Olabarria, Roldan Jimeno, Elisenda Casanas, Mireia Grau, Joan Ridao, Xabier Arzoz, Urko Aiartza, Rafael Sainz de Rozas, Nekane San Miguel eta Iñigo Urrutia izango dira bertan. Euskal Herriak bere botere judiziala izateko aukerak aztertuko dituzte.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
