Ondarretan harriak kentzeari ekin dio Udalak: 220 tona gau batean
Luze itxaron ondoren, uda honetan makinak Ondarretako hondartzan harriak kentzen aritu dira lehen aldiz. Astelehen gauean, marea biziak baliatuta eta bainularien jarduera ez oztopatzeko, ekin zioten lanari. Atzo ere antzeko operazioa errepikatu zuten, gauez ere eta marea behera baliatuz.
Begien bistan gelditu da arazoaren dimentsioa. Guztira 17 kamioi bete dituztela aditzera eman du Udalak, 220 tona harri batuz. Egoera berezi honek bi arrazoi nagusi izan ditu. Batetik, uda hasieran harriak agertu arren, ez da garaiz esku hartu, bainulariek salatu dutenez. Eta bestetik, hondakinak modu intentsiboan kentzeko urte anitzeko kontraturik ez dago, eta honek ere atzeratu omen du lana. Horrek erabiltzaileen kexak eragin ditu uda osoan.
Ondarretako hondartzaren erdiko marearteko gunea harriz beteta egon da udan. Harri horiek, iraganeko eraikuntzen hondakinak dira, eta zona arriskutsuenetako bat Tenis Klubaren pareko eremua da, hondartzako arrapalatik hurbilen dagoelako. Itsasoaren eraginak hondarra eraman du eta harri handiak azalean utzi, lagun bati baino gehiagori lesioak eraginez.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
