Otaegi (EHU): «Aurten, iaz baino ikastaro gehiago izan dira euskaraz»
Idoia Otaegi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Udako Ikastaroen zuzendariak aurten egin diren ikastaroen balorazioa egin eta oraindik eskura dauden eskaintzei buruz hitz egin du NAIZ Irratian.
Otaegik azaldu duenez, «ekainaren 15ean hasi ginen, eta irailaren amaierara arte ikastaroak ditugu». Hori dela eta, ikasturtea hasi bada ere, «guk udan lanean jarraitzen dugu». Donostiaz gain, Beasain, Ataun, Lesaka, Zaldibia edo Zerain bezalako herrietan ere ikastaro ugari antolatu dituzte.
Ikastaro horietan parte hartzen duten pertsonek profil oso desberdinak dituzte. «Gure ikastaroetan jende oso ezberdina elkartzen da. Horregatik esaten dugu gure ikastaroak gizartearen isla direla», adierazi du. Gainera, azpimarratu du ez dela beharrezkoa unibertsitateko titulurik izatea parte hartzeko: «Edozein pertsonak parte har dezake, ikasteko interesa badu».
Euskararen presentzia ere nabarmen handitu da aurtengo edizioan. Otaegiren hitzetan, «aurten, iaz baino ikastaro gehiago izan dira euskaraz, eta gure erronketako bat da hizkuntza honen presentzia areagotzea, betiere beste hizkuntzak ere zainduz».

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
