Aitorpena
Asteko albistea: Genozidio Ikerlarien Nazioarteko Erakundeak Israel Gazan genozidioa egiten ari dela adierazi du. Gogoeta: Shan Goshornek (Eastern Band Txeroki, 1957-2018) ez zituen saskiak egiteko txerokientzat tradizionalak diren materialak erabili “Treaty of New Echota Protest Basket” (New Echota Ituna gaitzesteko saskia, 2010) osatzerakoan. 1830eko hamarkadan gertatu zen migrazio behartuaren ondorioz bere herriak saskigintzari egindako berrikuntzak ere ez zituen jarraitu. Oklahoma izendatuko zuten lurraldera bidali zituztenean, inguru berrira egokitu behar izan ziren. Beren arteak beste horrenbeste egin zuen.
Artistak, aldiz, paperezko zerrenda meheak erabili zituen ehun bikoitzeko teknikan egindako bere protesta saskian. Otarraren kanpoaldean New Echota Itunaren zatiak daude, ingelesez, eta barrualdean itunari uko egin zioten hamahiru milatik gora txerokien sinadurak, txeroki hizkuntzan. Estalkiaren kanpoaldean “Man in a Coffin” (Gizona hilkutxan) izeneko diseinua jarraitu zuen artistak, Malkoen Bidea gogoan.
Txerokientzat saskiak testuak dira, herria tradizioan, kulturan eta historian hezteko.
Genozidio hitza darabilte gaur egun historialariek AEBetako gobernuak bultzaturiko herri indigenen migrazio behartua azaltzeko. Haien aitorpenik gabe ere badakite herri indigenek zer egin dieten.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
