Jose Mari Dorronsoro aske, 32 urteko gatibualdiaren ondoren
32 urteko kartzelaldia amaitu zaio Jose Mari Dorronsoro Malasetxeberria donostiarrari, behar baino beranduago legediaren arabera. Iaz espainiar Gorteetan kopuru bikoitzaren doktrina ezabatua izan ostean, frantziar Estatuan preso emandako urteak kontuan hartuak izan dira azkenean, eta horrekin, kondena amaitua dagoela onartu dute espainiar auzitegiek. Ebazpen honek bere zigorraren bukatze data 2023ko uztailean kokatzen du; legez zegokiona baino bi urte gehiago izan dute preso, beraz.
Balbino Saenz Olarra izan zen honen ondorioz aske gelditu zen lehen euskal presoa, martxoan. Gero Alberto Plazaolari zein Jon Mirena San Pedrori ezarritako tranpa ere indargabetu dute. Laugarrena da Dorronsoro.
Etxeratek honen berri ematerako argitu duenez, duela aste batzuk aske geratu zen Angel Lopez Antari ere (Ortuellakoa) onartu zaio irizpide berria.
Sarek aditzera eman zuenez, kopuru bikoitza ezabatu izanak zazpi presoentzako kondena amaiera ekarri behar zuen lehenengo unetik, eta beste dozenaka espetxeratuen egoera hobetu beharko luke, gradu progresioak eta aske uzteak erraztuz.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
