G.I.
HERNANI
THE RULE OF JENNY PEN (LA LEY DE JENNY...)

Beldurra eta zahartzaroa

The rule of Jenny Pen” (“La ley de Jenny Penn” gazteleraz) James Ashcroft-ek zuzendutako filma da, eta John Lithgow eta Geoffrey Rush aktore ezagunak ditu protagonista nagusi. Beldurra eta thrillerra zahartzaroaren gaiarekin uztartuko ditu.

Stefan Mortensen epailea zorrotza eta harroa da. Orain, garuneko isuri baten ondorioz, gorputzaren zati bat partzialki paralizatu zaio, eta gogoz kontra sartu dute mespretxatzen duen zaharren egoitza ilun batean. Bertan, Dave Crealy ezagutuko du. Dave asaldatuta bizi da, eta panpina kezkagarri batekin batera, gainerako egoiliarrak “Jenny Penen Legea” izeneko joko sadiko baten mende jarriko ditu. Egoiliar bat hilda azalduko da, baina langileek ez diote jaramonik egingo; une horretatik aurrera, Mortensenek Crealyri aurre egitea erabakiko du.

Stephen King idazle eta gidoilariak sarritan plazaratzen ditu bere film zein telesailei buruzko iritzi edo iruzkinak sare sozialetan, eta ikusle askok oso aintzakotzat hartzen dituzte; horietakoa bazara, jakin, King-ek hauxe esan duela: «Aurten ikusi dudan filmik onenetakoa da (...) eta ikustera animatzen zaituztet».