«Resistance»-k Txiki eta Otaegiren omenezko margolanak hartu ditu
Peter Sacks-en «Resistance» proiektua erresistentzia eta askatasun borrokak omentzen dituzten margolanek osatzen dute, eta munduko galeria nagusietan aurkeztu dute. Artista ospetsuak Txiki eta Otaegiren omenezko lanak ere bildu ditu bertan.

Olaso Dorreak “Resistance” proiektuko pieza bereziak aurkeztu zituen atzo: Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrena dela-eta Peter Sacks artista eta olerkari estatubatuarrak sortutako margolanak. Fundazioak nabarmendu zuenez, aurkezpen honek «aukera ematen du nazioartean errekonozimendua duen artistaren lan bereziak Euskal Herrian ezagutarazteko».
Peter Sacks (Hegoafrikan jaioa, gaur egun AEBn bizi dena) artista eta poeta ezaguna da. Bere lanak munduko museo eta galeria nagusietan erakutsi izan dira, hala nola Metropolitan Museum of Art (New York), Art Institute of Chicago, Boston Museum of Fine Arts, Smithsonian Institution (Washington), Victoria & Albert Museum (Londres) eta Parisko Centre Georges Pompidoun. Memoria historikoa, erresistentzia kolektiboak eta askatasunaren aldeko borrokak dira bere unibertso artistikoaren ardatz nagusiak.
Azken urteotan bere lan nagusietako bat izan da “Resistance” izeneko proiektua: mundu osoko erresistentzia eta askatasun borrokak omentzen dituen margolan sorta zabala. Proiektu hau nazioarteko galeria nagusietan aurkeztu da, tartean Sperone Westwater Gallery (New York), Goodman Gallery (Londres eta Johannesburg) eta beste zenbait erakusketa gune ospetsutan.
Bertan irudikatutako pertsonaietan aurki ditzakegu, besteren artean, Nelson Mandela, Mahatma Gandhi, Martin Luther King, Rosa Luxemburg, Vaclav Havel eta beste hainbat, gizatasunaren eta askatasunaren aldeko borroka orokor baten ikur gisa.
Oraingoan, “Resistance” proiektuari Txiki eta Otaegiri eskainitako margolanak gehitu dizkio, haien fusilamenduaren 50. urteurrena dela-eta. «Horien bidez, Euskal Herriko oroimen historikoari eta askatasunaren aldeko borrokari leku egin dio bere ikuspegi artistiko eta poetiko uniber- tsalean», dio Olaso Dorreak.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
