Gisele Pelicot: «Noiz onartuko duzu? Zure ekintzen jabe egin»
Gisele Pelicotek Nîmesko Auzitegian deklaratu zuen atzo, bortxatu zuten eta zigortuak izan ziren 51 gizonetako batek helegitea jarri baitzuen, eta hori aztertzen ari dira. Pelicotek halaxe esan zion: «Noiz onartuko duzu? Zure ekintzen jabe egin zaitez».

Atzo Gisele Pelicot 44 urteko Husamettin D.-ri mintzatu zitzaion lehen aldiz, bera bortxatzeagatik zigortutako 51 gizonetatik helegitea aurkeztu duen bakarrari, eta oso zorrotz adierazi zion zuzenean aurpegira begira: «Noiz onartuko duzu? Zure ekintzen jabe egin zaitez».
Abenduan sexu erasoagatik eta mendekotasun kimikopean bortxatzeagatik zigortuak izan zirenetatik bakarrak aurkeztu zuen errekurtsoa.
Epaiketaren hirugarren eguna izan zen atzokoa, eta Pelicotek diskurtso argi eta zuzena egin zuen une oro. «Bortxatu egin ninduen. Ez da sexu eszena bat. Eszena hauek izugarriak dira, beti biziko naiz irudi hauek buruan ditudala», adierazi zuen Gortearen aurrean.
Pelicot harrituta agertu zen gizonak delitua ukatzen jarraitzen duelako, bortxaketagatik bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri eta ia urtebetera. Orain hogei urteko kartzela zigorrari aurre egin beharko dio, Estatu frantseseko zigorrik handiena. «Ni naiz gela honetako biktima bakarra, ez zu. Onartu zure ekintzak behingoz. Lotsa sentitzen dut zugatik», esan zion, aurpegira zuzenean begiratuz.
Pelicoteren adierazpen horiek Husamettin D.-k aurrez eginiko deklarazioari erantzuna izan zen, izan ere, Dominique Pelicot emakumearen senar ohiaren «biktima» gisa aurkeztu baitzuen akusatuak bere buruan. Senar ohia izan omen zen «planaren burua»; honi ere 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Bertsio horrek ez du bat egiten senar ohiak mugikorrarekin grabatu zituen 14 bideoekin. Ia ordu erdiko bideo horietan ikusten da bi gizonek askotan bortxatzen zutela biktima denbora luzez, objektu bat balitz bezala mugituz, guztiz geldo ikusten dela, 2019ko ekainaren 28tik 29rako gauean.
«Duela bost urte abiatu zen prozesua akitu arte egongo naiz. Oraindik jota nago, hau oso lazgarria baita niretzat. Kaltea eginda dago, baina esan nahi dut ez naizela inoiz damutu salatzeko erabaki hau hartzeaz», ziurtatu zuen Pelicotek, eta mezu bat bidali zien matxismoaren eta sexu indarkeriaren beste biktima batzuei: «Esan nahi diet inoiz ez dutela lotsarik izan behar indarrez jasanarazi dietena salatzeko».
Epaiketa baino lehen Pelicoten abokatua den Antoine Camusek azaldu zuen biktimak nahiago lukeela dagoen lekuan geratu, «bere bizitza berrian zentratzeko», baina, hala ere, izaera «borrokalariarekin» joango zela epaiketara, «orrialdea pasatzeko» asmoz.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
