Musikaren «halandazeak»
Garai batean maite izan ditugun abestiek ez dute betiko irauten gure eguneroko errutinan. Zergatik gertatzen dira zaletasunean ohitura aldaketak? Maite genuena, konturatu gabe, ez dago gehiago gure gustuen zerrendan, oskol azpian geratu da, geruzek estali dute aurreko maitemina. Gatazkarik gabeko pasartea izan da, ez diogu kantatu Hertzainaken “maitia lehen baino lehenago aska gaitezen”. Gorrotorik gabeko aldaketak kausitzen dira gure hipotalamoari dagokion doinuen hunkiduran. Erantzunik gabeko arrazoiak, edo arrazoitu gabeko hausnarketak. Halandaze jarraitzen dugu musikaren maitasunaren zurrunbiloan, zirimolan, eta halandaze maite dugu musika. Gorrotoa zilegi da; maite izan ditugun kantuak, ordea, ez ditugu gorroto. Tximeleta bat bezala pasatu gara lili batetik bestera eta zukutzen ditugu. Ez dago apurketarik, traumarik, gabeziarik. Sekula maite gabeko abestiak, kontrako eztarritik sartu zaizkigunak, agian beti mantenduko ditugu ezinikusi puntuarekin, baina gorrototik halako batean melodia hori xuxurlatzen harrapatuko dugu geure burua.
“Maite ditut liderrak, baina isiltzen direnean”, azaldu digu rapean Odei Barrosok. Garbigunera bota ditzakegu garbitzera, deuseztatzera edo ez entzutera. Euskal udalekuetako (Bernedo, Goñi edota Garaiar) hezitzaileekiko elkartasuna. Atzerakoiak dutxara; gorputz biluziak ere politika dira.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
