G.I.
HERNANI
CAUGHT STEALING

Beisboletik kaosera

Darren Aronofsky (“The Whale”, “Black Swan”, “Requiem for a dream”...) zinemagile laudatuaren film berriak 90eko hamarkadako New York hirira eramango gaitu. Charlie Hustonen izen bereko eleberrian oinarrituta dago, eta egileak berak egokitu du gidoia. Film honek norabide aldaketa bat markatuko du bere ibilbidean, umore beltzaren kutsua duen akziozko filma baita.

Hank Thompson (Austin Butler) beisbol-jokalari ohia da protagonista; etorkizun handiko ibilbidea zuen aurrean, baina lesio batek eten egin du. Orain New Yorken zerbitzari gisa lan egiten du, eta Yvonnerekin (Zoe Kravitz) du harremana, bere bizitzari egonkortasuna ematen dion paramedikuarekin. Dena aldatuko da Russ bizilagun punkak (Matt Smith) katua egun batzuetarako zaintzeko eskatzen dionean; ustekabean, Hank gangster mehatxatzaileen talde handi baten erdian harrapatuta geldituko da. Mesede xume horrek sekulako eztanda eragingo du hirian eta bere bizitzan. Filmean zehar, Hankek muturreko egoerei aurre egin beharko die, jazarpenak, traizioak eta liskar bortitzak barne.