Bake plana
Espainiar Inperiotik askatzeko asmoz 80 urteko gerran murgilduta dagoen Herbehereetara garamatza Diego Velazquezen ‘‘Bredako errendizioa’’-k (1634). 1590ean Maurizio Nassau-Orangekoa buru, herbeheretarrek Breda hiria hartu zuten. 1609. eta 1621. urte bitarteko meniak bakea zabaldu zuen herrialdean, baina Filipe IV.a tronura igotzearekin batera, menia indargabetu, eta gerrak aurrera egin zuen. Jarraian etorriko zen Bredaren erorketa. Velazquezen koadroak garaituek garaileei hiriaren gaineko kontrola ematen dieten unea jasotzen du. Bertan agertzen da Justino Nassaukoa, eskumako eskua aurrera luzatuta Bredako giltzak Spinola jeneralari eskaintzen, haren aurrean belaunikatzeko keinua egiten duela. Spinolak, berriz, eskua Justino Nassaukoaren sorbaldaren gainean jarrita du, arerioari makurtzea eragozteko. Alde horretatik, heroi militarraren errepresentazio tradizionalarekin hausten du ‘‘Bredako errendizioa’’-k, ordura arte tente eta harro irudikatu ohi zelako garaituaren (z)apalkuntzaren aurrean. Spinolaren keinu «onbera» horretan kosta egiten zait apaltasun zantzurik ikustea, ordea, berdin-berdin ezarriko baitu Espainiaren agintea.
Palestinarekin eta aurkeztu dioten bake planarekin gogoratu naiz. Ezinbestekoa da Israel gelditzea eta genozidioarekin amaitzea, baina bake plan bat baino gehiago, errendizioa da Ameriketako Estatu Batuek proposatzen diotena.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
