Joel Mokyr, Philippe Aghion eta Peter Howitt Ekonomiako Nobel saridunak
2025eko Ekonomiako Nobel saria Joel Mokyr, Philippe Aghion eta Peter Howitt ekonomialariek jaso dute, «berrikuntzak bultzatutako hazkunde ekonomikoa azaltzen» egin duten lana dela eta.
Suediako Zientzien Akademiaren arabera, Mokyr historialari ekonomikoak aurreko garaietako geldialdiaren aurrean iturri historikoak erabili zituen, azken mendeetan hazkunde ekonomikoa arau berri bihurtzeko arrazoia azaltzeko. Bestalde, Aghionek eta Howittek 1992ko artikulu batean «suntsipen sortzailea» deritzon eredu matematiko bat sortu zuten.
Ekonomiako Nobel saria berez ez da Alfred Nobelen legatuaren parte, 1968an Riksbankenek, Suediako banku zentralak, ezarri baitzuen, erakundearen 300. urteurrenean. Edonola ere, ordutik, Suediako Zientzien Errege Akademiak sari hau ematen du, eta 1901etik emandako Nobel Sarien printzipio berberak aplikatzeaz eta jarraitzeaz arduratzen da.
Sortu zenetik, 1969 eta 2025 urte tartean 57 aldiz eman da Ekonomiako Nobela, eta 99 saridunek jaso dute. Lehen aldiz 1969an eman zuten, Ragnar Frisch norvegiarra eta Jan Tinbergen herbeheretarra sarituz. Iazko saria, berriz, hiru ekonomialarik jaso zuten, Daron Acemoglu, Simon Johnson eta James A. Robinson.
Aurten sari osoaren zenbatekoa 994.410 euro izango da.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
