Herriko Garagarnoak dastatzeko parada izanen da Lurraman
Osoki Ipar Euskal Herrian ekoitziriko garagarnoa dastatzeko parada izanen da azaroaren 7tik 9ra Biarrizko Irati Erakustazokan iraganen den Lurrama azokan. «Hazitik basoraino Iparraldean ekoitzia» den garagarnoaren gibelean diren laborariek, malta egileek eta garagarnogileek joan den uztailean sorturiko Herriko Garagarnoa elkartea aurkeztuko duela iragarri zuen Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) asteartean, Donamartirin eginiko agerraldian.
Justuki, ibilbide luze baten ondotik, malta zereala ekoizteko 18 hektarea eta lau laborari dira gaur egun, urtean 30 tona ekoiztea ahalbidetuz.
AURRERAPAUSOA
Tokiko garagarnogintzak aurrerapauso handi bat izan du aurten: «Donamartirin Iparraldeko lehen maltategia» sortu da; Garagarberoa, hain zuzen ere. Elkarteak aditzera eman zuenez, «tresna berri honi esker, saila %100 Iparraldean antolatzen ahal da. Maltategiak lekuko garagarrak transformatu nahi ditu, era tradizionalean lan eginez».
Laborari eta malta egileek hasitako prozesua bururaino eramaten duten bederatzi garagarnotegi atxiki dira oraingoz: Abarratia eta Sasiko (Aiherra), Akerbeltz (Azkaine), La Brasserie du Pays Basque (Bardoze), Etxeko Bob's Beer (Hazparne), Kaneta (Hendaia), Kompas (Ortzaize), Landberry (Angelu) eta Luma (Donapaleu).

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
