Igitaia
Kontakizunetan badira gertaera misteriotsuak. Gaubeltza egunaren bueltan oihartzun handiagoa hartzen dute eta, batez ere, nerabeen ahotsetan gertaera “bitxien” pasarteek hartu ohi dute egiantza; esaterako, legenda urbanoak diren horiekin gertatzen dena. Egiantza duten kontakizun horiek lagun baten ahotsetik ezagutzen dira; adibidez, bere bizilagunaren koinataren lehengusuaren eskolakide baten bizilagunak bizitako gertaera harrigarria. Telefono deiarena, txakurrek bakarrik ez dute miazkatzen, Beronika… Loa kentzeko modukoak.
Lezoko Txerrimuñon nenbilen horrelako istorioak kontatzen bertako nerabe talde bati. Lezoko alde zaharrean dagoen etxe zaharreko sotoan, erdi ilunpetan, eszenatokia argitzen zuten bi fokutxoren argipean. Infernua ezagutu zuen gizonarena, telefono dei misteriotsuarena, Jaungoikotxikiren zuloarena… Nerabeak, batzuetan izua saltoan, besteetan istorioaren krudeltasuna ezin jasan, dena espero bezala zihoan, baina halako batean… Infernuan egondako gizonaren istorioarekin ari nintzela, eszenatokiaren erdian igitai bat erori zen sabaitik, niregandik metro erdira. Handik aurrera bestelako gertaerak izan ziren: foku baten bonbilla hondatu zen, kanpoko atea bat-batean ireki… Igitaia erortzean, pentsatu nuen: “mailua falta da”. Ipuinak kontatzeak badu bere arriskua; eta itxaropena.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
