Udalbiltzaren egitasmo askoren fruituek argia ikusiko dute 2026an

Udalbiltzak urteko bigarren Kontseilu Nagusia egin zuen joan den ostiralean Aramaion. Kontseilu honek indar berezia izan zuen, azken urte eta hilabeteetan Udalbiltzak garatu dituen zenbait egitasmok datorren urtean argia ikusiko dutelako. Hain zuzen ere, 2026an gauzatuko den guztiaren Kudeaketa Planari buruz hitz egiterakoan aurkeztu zituzten aipatu proiektuak.
Batetik, “Herri Jasangarria”-ren ildotik, energia burujabetzaren atalean Ehnergia egitasmoa dute: estatuen mugez harago landuko den energia komunitateen bigarren mailako sarea. 2026ko otsailean plazaratuko dute.
“Herri Zaintzailea eta Hezitzailea” lan ildoan, berriki argitaratu da “Zaintza” liburuxka, herri zaintzailea helburu. Edukiak lurreratzeko eta gogoetatzeko asmoz, azaroaren 7ko goizean jardunaldia egingo dute Donostiako Miramon Teknologia Parkean. Izen-ematea zabalik dago. 2026ra begira, liburuxkaren hainbat aurkezpen egingo dituzte.
“Memoria duen herri euskalduna eta askotarikoa” eremuan, Geuretik Sortuak kultur egitasmoa du Udalbiltzak. 2026a zirkuitu nazionalaren urtea izango da. Aurtengo sormen egonaldietan landutako lanak aurkeztuko dituzte.
ZEANURI
Kontseilu Nagusi honetan Partzuergora sartu berri den udalerri bizkaitar bat aurkezteko tartea ere izan zen. Zeanuri da bera, eta behar bezalako ongietorria egin zioten.
Partzuergoaren 2026rako ia 850.000 euroko aurrekontuak beste zenbait egitasmorekin aurrera egiteko ere balioko du. Gobernantza Publiko Komunitarioan aurrera egiteko lantaldearekin, adibidez.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
