Bilbao Basket multzoko lider, Peristeri egurtuta

Kirolean «mendeku» hitza sarri erabiltzen da, baina funts handirik gabe. Azken batean, Peristeriren etxean irabazi izanak ez dio kenduko Bilbao Basketi talde greziarraren aurka Miribillan jasan zuen porrotik, baina batak adina balio izan zuen atzokoak ere; are gehiago, 22 punturen aldea lortuta.
Multzoko sailkapen buru izatea nahi zuten bilbotarrek eta horretarako 81-84 emaitza hari buelta eman behar zitzaion. Ondo eman ere! Hirukoz hiruko, Frey, Font eta batez ere Jaworski lider zirela, airean eraman zuten talde greziarra, bereziki 10-25eko partziala izan zuen azken laurdenean.
Ordura arte ia beti aurretik ibili ziren bizkaitarrak, baina azken laurdenean azeleragailua sakatu eta egurra emanda amaitu zuten dema. Bilbao Basketek autoestimuan bultzada galanta jaso zuen atzo.
ONENA AMAIERARAKO
Jaworski eskolta hotz samar hasi zen lanean, baina maila ederrean iritsi zen neurketaren atsedenaldira, pare bat hiruko kateatuz. Eta piztu piztu bazen, ez zen itzali hurrengo 20 minutuetan ere.
Baina azken laurdenera arte ezin izan zuen Bilbao Basketek ihesik egin. Cardenasen bitartez Peristerik eutsi egin zion, aurreneko itzulian Bilbao Arenan egin zuen antzera.
Hala ere, laugarren laurdena 54-61 hasi zelarik, 0-10eko partzialarekin ekin zion talde bizkaitarrak, eta hortxe amaitu ziren ipuinak. Etxean Kutaisi eta Brno ahulak menpean hartzea besterik ez du behar Bilbao Basketek.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
