Hilondoko elkarrizketak
Urriaren 1ean hil zen Jane Goodall, 91 urte zituela. Animalien portaeraren zientzian egindako ekarpenez gain, Goodallek lan handia egin du animalien habitatak babesteko eta ingurumena zaintzeko kontzientzia sustatzeko, eta bere mezua mundu osoan zehar zabaltzea lortu du.
Bada, Netflixek proposamen berezi bat estreinatu du, eta dagoeneko eztabaida sortzen ari da. Jane Goodallen heriotza gertatu eta bi egun eskasera, “Famous Last Words: Dr. Jane Goodall” lana kaleratu du. Elkarrizketa formatuan eta modu intimoan aurkezten da, narratzaile baten bidez, eta bertan Goodallen ibilbide profesionala eta bizitza pertsonala errepasatzen dira; elkarrizketa, bilduma berri baten hasiera baino ez da. Ikus-entzunezko bilduma arrunta dirudien arren, ez da horrela: elkarrizketak protagonistak hil ondoren bakarrik argitaratzeko egindakoak dira.
Izen bereko Danimarkako proiektuan oinarrituta dago, eta helburua artisten, zientzialarien eta erreferente kulturalen gogoetak biltzea da. Grabazioa isiltasun itun baten azpian egiten da: inork ez du materiala ikusten protagonista hiltzen den arte. Formatuak eztabaida piztu du, gaiaren sentikortasunagatik eta hil ondoren norbaiten hitzak zabaltzeak dakartzan dilema etikoengatik. Hala ere, Netflixek proiektua babestu du, eragin handiko pertsonen ondarea modu intimo eta errespetuzkoan gordetzeko asmoa omen duelako.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
