Unai Pascualek Europako ERC Synergy Grant beka ospetsua lortu du

Europako Ikerketa Kontseiluko ERC Synergy Grant beka ospetsua jaso du Unai Pascual BC3 zentroko ikertzaileak. Beste hiru ikerlarirekin batera Afrika ekialdeko bederatzi inguru menditsutan gizartearen eta naturaren arteko interakzioak aztertuko ditu, etorkizun jasangarriagoetarako bideak aurkitzeko.
Hamar milioi euroko laguntza jasoko dute, Afri-CAB ekimenaren barruan. Helburua klima aldaketak Afrika ekialdeko ekosistemetan eta mendi komunitateetan duen eragina aztertzea da.
Europako Batzordeak hamar milioi euro finantzatu ditu, eta Ingalaterrako, Hegoafrikako, Alemaniako eta Euskal Herriko lau adituk jasoko dute laguntza, Kenyako, Tanzaniako eta Ugandako bazkideekin osatutako taldeetan ikertzeko. Unai Pascual ekonomialari ekologikoaz gain, Rob Marchantek, Yorkeko Unibertsitateko ekologia tropikaleko katedradunak; Laura Pereirak, Witwastersrandeko Unibertsitateko Aldaketa Globaleko Institutuko jasangarritasunaren eraldaketen eta etorkizunen katedradunak; eta Thomas Hicklerrek, Seckenberg Institutuko biogeografiako katedradunak jasoko dute beka.
Taldeak Afrikako ekialdeko bederatzi eskualdetan tokiko komunitateek naturarekin dituzten interakzioak, ekosistemen bilakaerak eta, aldaketa globalak bizkortzen ari diren testuinguru baten aurrean, mendi erresiliente eta jasangarriak lortzeko egon daitezkeen bideak aztertuko ditu.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
