Yorgos Lanthimosen proposamen berria
Yorgos Lanthimos zinemagilearen filmografia errusiar mendi baten antzekoa da: badaude ikusleak hipnotizatuta uzten dituzten filmak -‘‘The Favourite” eta aurreko lanak-, baina beste batzuk gehiegikeriaren lokatzetan harrapatuta geratzen dira, “Poor Things” edo “Kind of Kindness” kasu. Hori bai, zuzendariaren lizentzia, gehiegikeria eta absurdokeriari eusten dioten ikusleek gozamen berezia aurkituko dute ‘‘Bugonia’’ proposamen berrian. “Bugonia”, 2023ko “Save the Green Planet!” Hego Koreako filmaren egokitzapena da, satira distopiko bat, eta paranoiaren eta desinformazioaren errealitatean kokatuko gaitu, gizarte modernoaren zaurgarritasunak agerian jarriz.
Istorioak Teddy (Jesse Plemons) erlezainaren obsesiozko bidaia jarraituko du; Michelle (Emma Stone), zuzendari nagusi farmazeutiko boteretsua, bere erleak desagertzeren eta ama hiltzearen erruduna dela uste du, eta, zorionez edo zoritxarrez, baita estralurtarra dela ere.
Horrela, Lanthimosek irudimenezkoaren eta groteskoaren arteko kale estu batetik eramango du ikuslea, non irribarreak eta dardarak elkarrekin dantzan egiten duten. Onerako zein txarrerako, axolagabe uzten ez duen proposamen horietakoa da.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
