PPrekin itunak egitea emakumeen kalterako dela esan du EH Bilduk
PPrekin akordioetara iristea «demokrazian eta feminismoan atzera egitea» dela ohartarazi zien atzo EAJri eta PSEri EH Bilduko Programa idazkari Nerea Kortajarenak. Emakumeen Gunea antolatu zuen talde subiranistak atzo Durangon.

Nerea Kortajarena EH Bilduko Programa idazkariak EAJri eta PSEri bi hauen artean aukeratzeko eskatu zien: edo «PPren eskutik atzera egitea» edo ezker abertzalearekin «aurrera egiteko bideari ekitea».
Kortajarenak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin zituen adierazpenok atzo goizean, EH Bilduk bertan egin zuen Emakumeen Gunean.
Horrekin batera, Kortajarenak gogorarazi zuen joan den ostiralean PPrekin aurrekontu akordioak lortzeko aukera «normalizatzen» ari zela Gasteizko Parlamentuan, eta gaineratu zuen Euskal Herriarentzat «ulertezina» dela esatea EH Bildurekin zein PPrekin akordioak egin daitezkeela, «ez baita gauza bera».
PPREKIN KEZKATUTA
EH Bilduko Programa idazkariak kezka agertu zuen EAJ eta PSE PPrekin akordioak lortzeko prest agertu direlako, eta bi alderdi horiei leporatu zien PPren jarduera «zuritzen» saiatzea, indarkeria matxista argi eta garbi «ukatzen duen alderdia» izanda.
«PPrekin akordioak lortzen saiatzen ari dira, alderdi horrek arriskuan jarri nahi dituenean azken urteetan lortutako aurrerapen feminista guztiak», ohartarazi zuen Kortajarenak.
«PPrekin itun ilunak lortzeak ondorio larriak ditu politika publikoetan, demokrazian eta, bereziki, emakumeen bizitzetan».
EH BILDU, ALTERNATIBA
Horrela, EH Bildu «alternatiba» gisa aurkeztu zuen eta eskua luzatu zien EAJri eta PSEri, betiere etxebizitza eskubidea bermatzeko, zaintzak duintzeko edo indarkeria matxistei aurre egiteko politika feministetan aurrera egiteko bada.
Kortajarenak Durangon egin zituen adierazpenok, EH Bilduko emakumeen topagune den Emakumeen Gunean. Bertan, ezker subiranistaren etorkizunera begira Plan Feminista aurkeztu zuten, eta indarkeria matxistaren aurrean jarduteko protokoloei buruz eztabaidatu zuten.
EH Bilduren ustez, arlo honetako protokoloei baliabideak eman behar zaizkie, integralak izan behar baitute, eta biktimak eta horien eskubideak erdigunean jarri behar dira.
«Ez euskalduna eta ez inpartziala den Ararteko bat itundu ostean, badirudi berdin zaiela akordioak lortzen jarraitzea emakumeen eskubideetan atzera eginarazi, abortua legez kanpo utzi eta Voxen eskutik denbora ilun batera eraman nahi gaituztenekin», adierazi zuen Kortajarenak.
EAJk eta PSEk PPrekin eginiko azken akordioaz ari zen EH Bilduko Programa idazkaria.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
