Aerts eta bere Orbea, Europako txapeldunak

Toon Aerts txirrindulari flandriarrak irabazi zuen igandean aurtengo Europako Ziklo-kros Txapelketa, Middelkerken egin zuten gizonezkoen proban bikain aritu ondoren. Deschacht- Hens-Maes taldeko txirrindularia nagusitu zen hareak berebiziko garrantzia izan zuen zirkuituan. Selekzioko kide Thibau Nys-ek eta Joran Wyseure-k lagundu zioten podiumean.
Aerts Orbea markako euskal bizikleta baten gainean lehiatu zen, eta horrek Mallabian egoitza duen fabrikatzailea txapelketako zeharkako protagonistetako bat bihurtu du. Europako txapeldun berriak erabilitako bizikleta Orbea Orca bat da, euskal markak ziklo-krosaren eskakizunetara egokitutako errepide-bizikleta.
Komunikabide espezializatuek diotenaren arabera, Orbea Orca bizikletak 33 milimetroko pneumatikoak, buztinerako gurpil espezifikoak eta OOG karbonozko konfigurazio arina du, besteak beste. Horrek jatorrian asfaltorako pentsatutako bizikleta baten aldakortasuna erakusten du.
Gainera, Orbeak gaur egun bere katalogoan ziklo-kroserako modelo esklusiborik ez duen arren, Aertsen garaipenak berresten du haren lehiaketa-gamak egokitzapen eta errendimendu gaitasuna duela.
ELITERA ITZULTZEA
Garaikurrak Aertsen itzulera arrakastatsua iragartzen du, zigorrez eta zailtasun pertsonalez beteriko garai baten ondoren. Iazko denboraldiko errendimenduak dopinagatik zigortu aurreko Aerts hura ekarri zuen gogora, baina hau du garaipenik onena itzuli zenetik. Hala, 2016an irabazitako Europako txapeldunaren maillota jantziko du berriro.
Gizonezkoetan podiuma flandriarrentzat izan zen, eta emakumezkoetan nederlandarrentzat, urrea Inge Van der Heijdenenek irabazi baitzuen. Zilarra Lucinda Brandek jaso zuen eta brontzea, Aniek van Alphenek.
Beheragoko mailetan izan zen euskal partaidetza. Unax Galanek 31. amaitu zuen 23 urtez azpikoen proban. Maier Olanok eta Nahia Aranak 19. eta 21. amaitu zuten 23 urtez azpikoan eta Mirari Gotxi eta Ane Zubeldiak, 22. eta 36. juniorretan.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
