Hizkuntza gutxituen kongresua, Parisko bihotz akademikoan
“Langues minorisées en contexte francophone: traduire, transmettre, transformer” (Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu) nazioarteko biltzarra egingo da azaroaren 19 eta 20an Parisko Sorbona eta Sorbona Berria unibertsitateetan, Etxepare institutuarekin lankidetzan.
Topaketa Etxepareren 15. urteurrenarekin bat dator, eta “Ça colle au basque” unibertso frankofonoan euskara eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzeko egitasmoaren parte da.
Biltzarrean bederatzi unibertsitatetako hogei hizlarik parte hartuko dute, testuinguru frankofonoan hizkuntza gutxituek gaur egun dituzten erronken inguruan hausnartzeko.
Irene Larraza Etxepareko zuzendariaren hitzetan, kongresua Parisko bihotz akademikoan egiteak balio handia du, egoera diglosikoan dauden hizkuntzen funtzio soziala eta hizkuntza aniztasuna ikusarazi eta aldarrikatuko dituztelako bertan.
ELKARRIZKETA
Euskara abiapuntu eta inspirazio iturri gisa hartuta, eremu frankofonoko hizkuntza gutxituen arteko elkarrizketa abiatuko da; hala nola Guyana Frantseseko hizkuntza indigenekin, Antilletako kreolerarekin eta bretoierarekin.
Hiru mahai-inguru eta bi hitzaldiren bidez, hizkuntza horien itzulpen-, transmisio- eta aintzatespen-dinamikei buruz jardungo dute, baita horien eskubideen aitortzari buruz ere. Hizkuntzalaritza, itzulpengintza, literatura konparatu, zientzia politiko, soziologia, antropologia eta kultura-ikasketen esparruko adituek esku hartuko dute.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
