UMOREA ETA MUSIKA AURTENGO GABONETAN
Gabonetako eredu kontsumista zalantzan jartzeko, «Oparirik gabeko Gabonak» musikala estreinatuko dute abenduaren 6an, Saran.

Hilabete baino zerbait gehiago falta da Eguberrietarako, baina ziur gurasoren bat edo beste hasia dela jada jostailu aldizkariei edo telebistako iragarkiei arretaz begiratzen, seme-alabei zer oparitu ez dakiela. Alta, Horkonpontx elkarteak eta SkolaMusikek bestelako oparia ondu dute familientzat: “Oparirik gabeko Gabonak” musikala, «Gabonetan, umorea eta musika ere opariak izan daitezkeelako». Abenduaren 6an eginen dute estreinaldia, Sarako VVF Omordia aretoan, 16.30ean. Sarrerak jadanik salgai dira Sarako Spar saltegian, Senpereko Euskal Vrac dendan eta Azkaingo Maider eta Alain saltokian; helduentzat zortzi euroan eta haurrentzat sei euroan. Horrez gain, abenduaren 12an Irungo CBA Zuzenean aretoan birritan emanen dute musikala, 17.00etan eta 19.00etan. Hala aurkezten du sinopsiak ikusgarria: «Gabonak ez lirateke Gabonak izango oparirik gabe, ezta? Edo behintzat hala uste du Iratxo Gazpatxo galtzagorriak. Bere tailerrera iritsi eta opari guztiak falta direla konturatuko da Gazpatxo; a zer kaosa! Ikusleen laguntzarekin aterabideak topatzen saiatuko da eta guztion laguntza beharrezkoa izango du oparien batzeko».

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
