Infernura jaitsiera
Canneseko Zinema Jaialdian eta Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean izan ondoren, zinemetara iritsiko da Lynne Ramsay zinemagile eskoziarraren lan berria: “Die My Love”.
Grace (Jennifer Lawrence) eta Jackson (Robert Pattinson) ez dira hiriko zarata eta presarekin bat datorren bikotea. Bizitza lasaiago baten bila, hiriburua utzi eta landa eremuko etxe batera bizitzera joango dira. Haur bat izateko asmoa dute, eta ingurune baketsuan hezi nahi dute hori. Jacksonek etxetik kanpo lan egiten du, eta egun gehienetan luzaroan egoten da kanpoan; Gracek, beraz, etxea eta inguruko errutina bere gain hartu beharko ditu. Umea jaiotzen denean, Grace -eta filma bera- zeharo aldatuko dira. Grace idazlea da, eta bere jarduna haurraren zaintzarekin eta etxeko egunerokoarekin uztartu beharko du.
“Die My Love” maitasunean eta eromenean murgilduta dagoen emakume baten erretratua da. Lynne Ramsay zuzendariak hau aipatu du filmaren helburuaz edo mezuaz: «Drama txikiak, traumak eta erresistentzia egunerokotasunean arakatzea. Ustekabeko gertaera. Norberaren galera. Paralisia. Gracen aurkitu nuen hori guztia. Eta nola maite duen Jacksonek, ulertzeko gai ez den arren».

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
