«Linguae Vasconum Primitiae» Euskal Herrian geldi dadila eskatu dute
Baionako Euskal Museoaren mendeburuaren karietara, ezagutzen den euskarazko lehen liburu inprimatua, Bernat Etxepareren ‘‘Linguae Vasconum Primitiae’’, Baionako Euskal Museoan ikusgai 2026ko urtarrilaren 11ra bitartean. Alta, ez da hori lanaren ohiko kokalekua. Hori dela eta, Euskal Konfederazioak eta Euskalgintzaren Kontseiluak liburuak Euskal Herrian segi dezan galdegin berri dute, baita euskararen aldeko pizkunde berri bat eskatzeko ere.
Argitaratu eta «480 urte geroago Baionako Euskal Museoan dago liburua, berezko beharko lukeen lekuan». Haatik, lana Euskal Herrian egotea salbuespena da, «Frantziako Liburutegi Nazionalak hartua baitu jabetzan, eta haren baimenari esker baita denbora tarte batez bere lurraldean». Nabarmendu zutenez, Etxepareren lanarekin «gertatzen ari denak ederki azaltzen du» Ipar Euskal Herrian euskarak eta euskal hiztun komunitateak pairatzen duten egoera: «Frantziako Estatuak baimendu egiten ditu euskararen aldeko politika eta baliabide murritz batzuk, baina oso-oso urrun daude euskarari etorkizuna bermatzeko indarrean jarri behar diren politika publiko eta baliabideetatik», salatu zuten.
Gauzak horrela, «Etxepareren bulkada berari, euskaltzaletasunari», jarraiki, abenduaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon eginen duen ekitaldi handira batzeko deia egin zuten.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
